
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 1 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4740
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako baimen-espediente hau: Nabarnizko udal-mugartean (Bizkaia), Nabarnizko hornidura-sistema (Intxaurraga eta Sakona iturburuak eta Sakona zundaketa) osatzen duten ur-hartuneen multzoaren batez besteko 1,74 l/s-ko emaria aprobetxatzeko administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko (iturburuetako eta Sakona putzuko hartuneei esleitutako emariak eta bolumenak aldatuz) baimen-espedientea.
– Espedientea: MCA-B-2026-0006.
– Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
– Deskribapena: eskatutako aldaketaren helburua ez da emandako bolumen osoa handitzea, baizik eta haren barne-birbanaketa egitea, sistemaren errealitatera egokitzeko.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ez da aldaketarik gertatzen hartune-lanetan.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 23a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANA ISABEL MONTILLA OLALDE.
RSS