Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4735

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zenbakiko plazan bideratu den 384/2026 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak honako espediente hau Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Sekziora (1. plaza) bidaltzea xedatu du:

384/2026 prozedura laburtua, Hezkuntza Sailaren 2026ko maiatzaren 19ko Aginduaren aurkakoa (2026ko ekainaren 3ko EHAA). Agindu horren bidez, autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko katedradunen, Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako irakasle funtzionarioen artean.

Horregatik, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoarekin bat etorriz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin lotuta, aipatutako espedientean interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Sekzioan (1. plaza) ager daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 2a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.


Azterketa dokumentala