Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4734

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bateratuen eta ingurumen-baimen bakarren onespen-ebazpenak.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean hala ezarrita, titulartasun publiko nahiz pribatuko jarduera eta instalazioen ustiapenerako beharrezkoa izango da ingurumen-baimen bateratu edo ingurumen-baimen bakarra, baldin eta jarduera eta instalazio horietan Legearen I.A edo I.B. eranskinean, hurrenez hurren, jasotzen diren jardueretakoren bat garatuko bada.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 23.a) artikuluan xedatzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, xedatzen du 24.3 artikuluan autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituztela ingurumen-baimen bateratuen administrazio-ebazpenak, kasuan kasuko ebazpena baimen bat onestekoa, funtsean aldatzekoa nahiz berrikustekoa izan, eta identifikatuko dutela, iragarki berean, zer instalaziotarako ematen den ebazpena.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 69. artikuluan hala ezarrita, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta dokumentuen lokalizatzailearen bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:

https://euskadi.eus/lokalizatzailea

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA

Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita AAI00060 kodea duen Ingurumeneko Baimen Bateratua, jarduera honi emana: altzairuzko piezen galbanizazioa, Galvanizados Olaizola S.A. enpresak sustatua Zumaiako udalerrian (Gipuzkoa).

Espediente zk.: AAI00060_REV_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z- T8R0W-CK4Z.

Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi egiten baita AAI00188 kodea duen Ingurumeneko Baimen Bateratua, jarduera honi emana: alanbrearen trefilaketa, Industrias Fegar S.A. enpresak sustatua Bergarako udalerrian (Gipuzkoa).

Espediente zk.: AAI00188_REV_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RYZ-E5EP.

Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita AAI00195 kodea duen Ingurumeneko Baimen Bateratua, instalazio honi emana: finkatze-elementuak eta pieza bereziak hotzeko forjaketa eta mekanizazio bidez fabrikatzeko planta, Jesús Oñatek S.A.U.k sustatua Durangoko udalerrian (Bizkaia).

Espediente zk.: AAI00195_REV_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RYY-M2AV.


Azterketa dokumentala