Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4733

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bateratuak eta ingurumen-baimen bakarrak emateko ebazpenak.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko nahiz pribatuko jarduera eta instalazioen ustiapena, baldin eta I.A eranskinean edo I.B eranskinean, hurrenez hurren, jasotako jardueraren bat egiten bada.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 24.3 artikuluan xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ingurumen-baimen bateratuak emateko, funtsean aldatzeko edo berrikusteko administrazio-ebazpenak, eta ebazpena argitaratzen duen iragarkian zein instalaziori eragiten dion adieraziko dute.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 69. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta dokumentuen lokalizatzailearen bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:

https://euskadi.eus/lokalizatzailea

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA

Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpena, zeinaren bidez berrikusten baita Tubos Reunidos Group, S.L.U. enpresak Valle de Trápaga-Trapagarango fabrikan (Bizkaia) sustatutako beroan ijezteko instalazioari emandako AAI00068 kodeko ingurumen-baimen bateratua.

Espediente-zk.: AAI00068_REV_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RKA-02D8.

Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpena, zeinaren bidez berrikusten baita Tubacex Tubos Inoxidables, S.A.U. enpresak Amurrioko (Araba) lantegian sustatutako hotzean ijeztearen bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduerarako emandako AAI00238 kodeko ingurumen-baimen bateratua.

Espediente-zk.: AAI00238_REV_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RK9-XR0K.

Ingurumeneko sailburuordearen Ebazpena, zeinaren bidez berrikusten baita Laminados Losal, S.A. enpresak Gernika-Lumon (Bizkaia) sustatutako beroan ijezteko instalazioari emandako AAI00283 kodeko ingurumen-baimen bateratua.

Espediente-zk.: AAI00283_REV_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RPV-K6T5.


Azterketa dokumentala