
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4732
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko baimen bateratuak eta baimen bakarrak emateko ebazpen batzuk.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publikoko edo pribatuko jardueren eta instalazioen ustiapena, baldin eta I.A eranskinean edo I.B eranskinean, hurrenez hurren, aipatzen den jardueraren bat egiten bada.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 24.3 artikuluan xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ingurumen-baimen bateratuak emateko, funtsean aldatzeko edo berrikusteko administrazio-ebazpenak, eta ebazpena argitaratzen duen iragarkian adieraziko dute zer instalaziori eragiten dion.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 69. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:
Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.
Bigarrena.– Jakinarazten da ezen testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta dokumentuen lokalizatzailearen bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:
https://euskadi.eus/lokalizatzailea
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
ERANSKINA
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita AAI00062 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, Cabarri, S.A. enpresak Arrigorriagan (Bizkaia) sustatutako beroan galvanizatzeko instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00062_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RK9-YMRA.
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten baita AAI00067 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, Galvanizados Alaveses Caba, S.A. enpresak Vitoria-Gasteizen (Araba) sustatutako beroan galvanizatzeko instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00067_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RKA-E0FK.
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita AAI00170 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, Galvanizados Sala, S.L. enpresak Vitoria-Gasteizen (Araba) sustatutako metalezko piezak urtutako zink bainuan murgilduz beroan galvanizatzeko instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00170_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RYY-MT4T.
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita AAI00184 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, Industrias Aperribay, S.L. enpresak Bergaran (Gipuzkoa) sustatutako tratamendu elektrolitiko eta kimiko bidezko gainazalen tratamendurako instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00184_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RKA-BRF7.
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baita AAI00254 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, Pretensados del Norte, S.L. enpresak Vitoria-Gasteizen (Araba) sustatutako altzairua hotzean trefilatzeko instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00254_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RKA-CZ99.
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten baita AAI00256 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, Kelvion Thermal Solutions, S.A.U. enpresak Igorren (Bizkaia) sustatutako bero-trukearekin lotutako ekipamendu-ondasunak fabrikatzeko instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00256_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RKA-BQCB.
Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten baita AAI00418 kodea duen ingurumeneko baimen bateratua, General Alavesa de Galvanizados, S.L. enpresak Iruña Okan eta Vitoria-Gasteizen (Araba) sustatutako metalezko piezak beroan galvanizatzeko instalazioari emandakoa.
Espediente-zenbakia: AAI00418_REV_2025_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T8RVA-XZRN.
RSS