Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4730

EBAZPENA, 2026ko urriaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko urriaren 20koa, zeinaren bidez argitara ematen dira enplegu-zentroen jardueraren garapena finantzatzeko 2026-2027 ekitaldirako dirulaguntzen deialdirako oinarriak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 20ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, enplegu-zentroen jardueraren garapena finantzatzeko 2026-2027 ekitaldirako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak argitaratu ziren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan. Beraz, zuzendu egiten dira, edukia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak onartutakora egokitzeko.

– 2026/4512 (23/6) orrialdean, 5.3 artikuluko b) paragrafoan, euskarazko bertsioan,

Hau dio:

«Jardunaldi osoan lan egin beharko dute, eta horrez gain, baldintza hauek ere bete beharko dituzte: unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, eta orientazio profesionaleko, dinamizazio soziolaboraleko edo prestakuntza-aholkularitzako espezializazioa eduki beharko dute; horrez gain, ofimatikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko ezagutzak ere izan beharko dituzte.»

Baina hau esan behar du:

«Gizarte Segurantzako 1. eta 2. kotizazio-taldeetan teknikari gisa kontratatuak egon behar dira, jardunaldi osoan, eta horrez gain, baldintza hauek ere bete beharko dituzte: unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, eta orientazio profesionaleko, dinamizazio soziolaboraleko edo prestakuntza-aholkularitzako espezializazioa eduki beharko dute; horrez gain, ofimatikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko ezagutzak ere izan beharko dituzte.»

– 2026/4512 (23/10) orrialdean, 7.1 artikuluan, euskarazko bertsioan,

hau dio:

«II. kapitulu honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoa erabiliz aurkeztu behar dira, ondoko helbidean:»

Baina hau esan behar du:

«Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoa erabiliz aurkeztu behar dira, ondoko helbidean:»

– 2026/4512 (23/14) orrialdean, 9. artikuluko 2.4 paragrafoan, euskarazko bertsioan,

hau dio:

«10 puntu emango dira entitatea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2026-2027 aldirako dirulaguntzen deialdiaren I. edo II. kapituluen onuradun bada.»

Baina hau esan behar du:

«10 puntu emango dira entitatea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2026-2027 aldirako dirulaguntzen deialdiaren II. edo III. kapituluen onuradun bada.»

– 2026/4512 (23/16) orrialdean, 10.1 artikuluko a) idatz-zatian, euskarazko bertsioan,

hau dio:

«a) Orientazio-zerbitzuak emandako zerbitzua azaldu eta ebaluatzen duen memoria (gehienez 20 orri), gutxienez honako hauek jaso beharko dituena:»

Baina hau esan behar du:

«a) Enplegu-zentroak emandako zerbitzua azaldu eta ebaluatzen duen memoria (gehienez 20 orri), gutxienez honako hauek jaso beharko dituena:»

– 2026/4512 (23/20) orrialdean, 16.2 artikuluan, euskarazko bertsioan,

hau dio:

«Hori horrela, eta 9.2.3 eta 9.2.4 irizpideei lotuta, urratutzat jotzen dira, baldin eta zenbatestean ateratzen den zenbatekoa txikiagoa bada diruz lagundutako aldi osoan zehar hurrenez hurren hitzemandako arratsaldeen % 90 baino, ekaina, uztaila, abuztua eta iraila salbuetsita.»

Baina hau esan behar du:

«Hori horrela, eta 9.2.3 irizpideari lotuta, urratutzat jotzen da, baldin eta zenbatestean ateratzen den zenbatekoa txikiagoa bada diruz lagundutako aldi osoan zehar hurrenez hurren hitzemandako arratsaldeen % 90 baino, ekaina, uztaila, abuztua eta iraila salbuetsita.»

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala