
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 15 orri.)
- EPUB (1296 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4729
EBAZPENA, 2026ko urriaren 26koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2026. urtean garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2026ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2026rako laguntzen deialdia egin zen eta deialdia arautzen duten oinarriak onartu ziren (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, maiatzaren 21ekoa, 94. zk.).
Laguntzak emateko proposamena egin da, deialdiaren 9. oinarriari jarraituz. Proposamen hori ikusita, hautaketa-batzordeak laguntza-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa eginda, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak proposamena egin ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean jasotako entitateei ematea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2026ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak (ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2026rako laguntzen deialdia egin zen eta deialdia arautzen duten oinarriak onartu ziren). Zenbatekoak eta baldintzak ere eranskin horretan aipatzen dira.
Bigarrena.– II. eranskineko zerrendako entitateei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren entitateei aurkeztutako eskaerak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzibidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 26a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS