Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4728

EBAZPENA, 2026ko urriaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 1034 eta 1041 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 1034 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1035 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L.k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1036 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1037 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1038 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L.k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1039 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L.k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1040 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 1041 zenbakiko ikastaroa, maila kualifikatukoa, titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan eginiko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailako ikastaroak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira zortzi ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Zuzenbideko oinarri hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak ematen zaizkion Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:

1.– Oinarrizko mailakoa, 1034 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Oinarrizko mailakoa, 1035 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 1036 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Oinarrizko mailakoa, 1037 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– Oinarrizko mailakoa, 1038 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

6.– Oinarrizko mailakoa, 1039 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

7.– Oinarrizko mailakoa, 1040 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

8.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 1041 zenbakiko ikastarokoak, ebazpen honen VIII. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 21a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala