
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4725
EBAZPENA, 2026ko urriaren 27koa, Merkataritzako zuzendariarena, MerkaEkin merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programaren esparruan, 2026ko deialdiko Merkataritza-Ekintzaile Ekin+ laguntza-programako II. ataleko gastuetarako aurrekontu-kreditua agortu dela jakinarazteko dena.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2026ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programaren (MerkaEkin) 2026ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.
Deialdi horretako 19. oinarriak xedatzen duenez, Merkataritza-Ekintzaile Ekin+ programara aurkeztutako dirulaguntzen eskabideak banan-banan eta modu ordenatuan ebatziko dira, kontuan hartuta eskabidea noiz osatu den eskatutako agiri guztiekin –eskabideen arteko konparaziorik egin beharrik gabe–, deialdiaren epea amaitu arte edo deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte.
Era berean, Merkataritza-Ekintzaile Ekin+ laguntza-programari dagokionez 19. oinarriak ezartzen duenaren arabera, 19. oinarri horretan ezarritako Merkataritza-Ekintzaile Ekin+ laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, utzi egingo litzaioke laguntza berriak emateari, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo lirateke, ebazpen bidez.
Aurrekontua agortu denez, organo kudeatzaileak kreditua agortu dela jakinarazi behar du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Azaldutakoagatik, merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programaren 2026ko deialdiaren esparruan (MerkaEkin), Merkataritza-Ekintzaile Ekin+ laguntza-programako II. ataleko gastuetarako aurrekontu-kreditua agortu egin denez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, 2026ko urriaren 27an, Merkataritza-Ekintzaile Ekin+ laguntza-programaren II. ataleko gastuetarako 2026rako eta 2027rako aurreikusitako ordainketa- eta konpromiso-kredituak agortu egin direla, merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programaren (MerkaEkin) Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2026ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusita zeudenak.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Merkataritzako zuzendaria,
IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.
RSS