
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 3 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4723
AGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez aldaketak egiten baitira Arrasateko (Gipuzkoa) ikastetxe honen baimenean: «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Aztertu da «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.» ikastetxe pribatuaren ordezkariak bere eskaera aurkeztean abiarazitako espedientea. Eskaerarekin ikastetxeak bere gaur egungo baimena aldatzea nahi du, goi-mailako beste heziketa-ziklo bat eman ahal izateko lanbide-heziketan.
Espedientea dagokion prozeduraren arabera izapidetu da eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsia du, eta gaian eskumena duten erakundeek haren gaineko txostena egin dute.
Kontuan izanik, orobat, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuek araubide orokorreko eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan jarduteko baimenei buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Hezkuntzaren Sistema antolatzen duena, uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretua (uztailaren 10eko BOE), uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua aldatzen duena, uztailaren 13ko 1398/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua eta horretarako gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena, apirilaren 18ko 289/2023 Errege Dekretua (maiatzaren 1eko BOE), Gizarte- eta Kultura-zerbitzuak lanbide-arloko Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua eguneratu eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua (maiatzaren 23ko EHAA), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena, eta alorrean aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Aldatzen da honako ikastetxe honek 2026-2027 ikasturterako duen baimena.
Kode zenbakia: 20002803 eta 012456.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.».
Titularra: Jose M.ª Arizmendiarreta Eskola Politeknikoa Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Loramendi, 4.
Udalerria: Arrasate/Mondragón.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Energia Berriztagarriak goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Eragiketa-teknologien inguruneetan zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
• Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Industria-mantentzearen digitalizazioa, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
• Lanbide-arloa: Energia eta Ura.
○ Energia Berriztagarriak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Agindu honek baimentzen dituen ikasketak eman ahal izateko, ikastetxeak bete beharko ditu indarrean dagoen araudiak heziketa-zikloaren irakaskuntzarako puntu hauei dagokienez ezartzen dituen baldintzak: ikaspostuen kopurua, ekipamendua eta irakasleen titulazio akademikoa eta hizkuntza-eskakizunak. Hala egin ezean, baliogabetu egin beharko da baimena.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntza Kode Teknikoa beteko du, eta beteko ditu, halaber, indarreko legeriak higieneaz, osasunaz, akustikaz, bizigarritasunaz, segurtasunaz eta irisgarritasunaz xedatzen duena. Horiek bete ezean, ikastetxearen titularra izango da erantzukizunduna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen honetako tratamendu-jardueran sartuko dira: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: kontsultagarri duzu gure webgunean informazio gehigarria eta zehatza datuen babesari buruz: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetako baimena eskuratzeak ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidezko laguntzak eskuratzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, epe hori agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, horretarako epea, bi hilabetekoa, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS