Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4721

EBAZPENA, 2026ko urriaren 1ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Reydesa Recycling S.L. enpresak Legutioko udalerrian (Araba) Goiain industrialdean (Zabaldea kalea 1, 3 eta 5, eta San Blas kalea 27) sustatutako hondakinak kudeatzeko instalazioari emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzeko eta ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko dena.

EGITATEAK

1.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko uztailaren 27ko hasierako ebazpenaren bidez (AAI00404), ingurumen-baimen bateratua eman zen Reydesa Recycling S.L. (aurrerantzean, Reydesa Zabaldea edo enpresa) enpresak Legutioko udalerriko (Araba) Zabaldea Goiain industrialdean (Zabaldea kalea 3 eta 5) sustatutako hondakinak kudeatzeko instalaziorako, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren esparruan.

2.– 2022ko urriaren 10eko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, Zabaldea 1 nabean Reydesa Zabaldearen materialak aztertzeko hiru labe instalatzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2022_002 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2022ko irailaren 7an aurkeztu zen.

3.– 2022ko urriaren 11n, Reydesa Zabaldeak baimenaren aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen, hondakin ez-arriskutsuen biltegiak handitzeko. Aldaketa hori AAI00404_MNS_2022_003 espedienteari dagokio.

4.– 2022ko azaroaren 3ko Ebazpenaren bidez, aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, Zabaldea kaleko 3 eta 3B zenbakien arteko zabalgunearen zati bat estaltzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2022_001 espedienteari dagokio, eta ez du aldatzen Reydesa Zabaldeak jakinarazi duen ingurumen-baimen bateratua. Espediente hori irailaren 2an eta 14an eta 2022ko azaroaren 2an aurkeztu zen.

5.– 2023ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, II. nabean (3 zenbakiko lurzatia) XRT teknologiadun makina berria ezartzeko. Aldaketa hori AAI00404_MNS_2023_001 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2023ko maiatzaren 5ean eta 12an aurkeztu zen.

6.– 2023ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, estali beharreko eremuak handitzeko (hiru markesina instalatuz), eta, hala, ekoizpen-jarduerak garatzeko biltegiratze-azalera handiagoa lortzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2023_002 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2023ko ekainaren 8an aurkeztu zen.

7.– 2023ko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, Reydesa Zabaldearen estalkian eguzki-panelak instalatzeko, autokontsumorako, soberakinik gabe. Aldaketa AAI00404_MNS_2023_003 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2023ko uztailaren 17an aurkeztu zen.

8.– 2024ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, San Blas kaleko 27 zenbakian plastikoak balorizatzeko beste kokaleku bat jartzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2022_004 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2022ko abenduaren 20an aurkeztu zen.

9.– 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, Zabaldea 3 nabean partikulak hartzeko sistema bat instalatzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2024_001 espedienteari dagokio, eta 2024ko urtarrilaren 24an aurkeztu zen.

10.– Enpresak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako ebazpenaren aurka, behar zen epean eta moduan. Bertan, laburbilduz, adierazten du 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpena alde batera uzten ari dela administrazio-isiltasunaren ondorioa. Isiltasun hori aplikatzen da, hain zuzen ere, 2022ko azaroaren 11tik aurrera, Reydesa Recycling S.L. enpresak Zabaldeako (Legutio) 3 eta 5 zenbakietan duen instalazioan, erabiltzen duen material polimero eta metaletarako biltegiratze-ahalmenaren gehikuntzari dagokionez. Ondorioz, material polimeroen (100.000 t/urteko) eta metalen (135.000 t/urteko) biltegiratze-ahalmenaren gehikuntza hori 2024ko ebazpenean ere sartzeko eskatzen du.

11.– 2024ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, plastikoak tratatzeko instalazioaren ekoizpen-ahalmena urtean 149.000 tonara arte handitzeko (% 49ko igoera). Aldaketa AAI00404_MNS_2024_002 espedienteari dagokio, eta 2024ko urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean aurkeztu zen.

12.– 2024ko otsailaren 7ko Ebazpenaren bidez, zuzendu egin ziren 2024ko otsailaren 6ko Ebazpenean atzemandako akatsak.

13.– 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, hondakin ez-arriskutsuei buruzko E.2.4.2. apartatuan alta eman zekien obrei buruzko lurzoruen prozedura espezifikoei lotutako EHZ hauei: EHZ 170101 «hormigoia», EHZ 170107 «lurrekin nahastutako hormigoia» eta HEZ 170904 «beste hondakin nahasi batzuk». Aldaketa AAI00404_MNS_2024_003 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2024ko apirilaren 9an aurkeztu zen.

14.– 2024ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, II. nabean (3 zenbakiko lurzatia) XRT teknologiadun makina berria ezartzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2024_005 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2024ko uztailaren 8an aurkeztu zen.

15.– Enpresak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako ebazpenaren aurka, behar zen epean eta moduan. Bertan, laburbilduz, adierazten du 2024ko irailaren 23ko Ebazpena alde batera uzten ari dela administrazio-isiltasunaren ondorioa. Isiltasun hori aplikatzen da, hain zuzen ere, 2022ko azaroaren 11tik aurrera, Reydesa Recycling S.L. enpresak Zabaldeako (Legutio) 3 eta 5 zenbakietan duen instalazioan, erabiltzen duen material polimero eta metaletarako biltegiratze-ahalmenaren gehikuntzari dagokionez. Ondorioz, material polimeroen (100.000 t/urteko) eta metalen (135.000 t/urteko) biltegiratze-ahalmenaren gehikuntza hori 2024ko ebazpenean ere sartzeko eskatzen du.

16.– 2024ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, transformazio-zentroak lurzatitik kanpora lekualdatzeko, suteen aurkako legeriak ezarritako legezko betekizunarekin bat etorriz. Aldaketa AAI00404_MNS_2024_006 espedienteari dagokio, eta espediente hori 2024ko irailaren 24an aurkeztu zen.

17.– 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, bulegoko toner hondakina EHZ-TEEH 160214-62rekin sortutako hondakin gisa sartzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2025_001 espedienteari dagokio, eta 2025eko urtarrilaren 8an aurkeztu zen.

18.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 6ko Aginduaren bidez, onetsi egiten da lehen aipatutako 2024ko irailaren 23ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, AAI00404_MNS_2024_005 espedienteari buruzkoa.

19.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez, onetsi egiten da lehen aipatutako 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, AAI00404_MNS_2024_001 espedienteari buruzkoa.

20.– 2025eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, Reydesa Zabaldeak jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa onartu zen, lurzatiaren hegoaldean hidranteen sarea hedatzeko. Aldaketa AAI00404_MNS_2025_002 espedienteari dagokio, eta 2025eko ekainaren 4an aurkeztu zen.

21.– 2024ko maiatzaren 30ean, 2025eko uztailaren 17an, 2025eko irailaren 4an eta 2025eko abenduaren 2an, instalazioaren titularrak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazi zion baimendutako instalazioan aldaketa bat egiteko asmoa zuela, eta aldaketa hori ez zela funtsezkoa. Horretarako, AAI00404_MNS_2024_004, AAI00404_MNS_2025_003, AAI00404_MNS_2025_004 eta AAI00404_MNS_2025_005 dokumentuak erantsi ziren, aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen dela justifikatzeko.

Organo honi jakinarazitako aldaketak hauek dira:

– AAI00404_MNS_2024_004: Zabaldea 3-3B kokapenerako egungo egoerarekin bat datorren isurketa-baimen berri bat.

– AAI00404_MNS_2025_003: E.2.4.1 eta E.2.4.2 apartatuetan agertzen diren eta lantegiak sortu dituen bi hondakin ordeztea (zehazki, EHZ 15 01 01 eta EHZ 13 01 10).

– AAI00404_MNS_2025_004: aluminiozko bereizgailu bat instalatzea material polimerikoak bereizteko lerroan eta R0402 kudeaketa-eragiketa gehitzea.

– AAI00404_MNS_2025_005: frakzio plastikoak fluoreszentzia-lerroetan kudeatzea.

22.– 2024ko irailaren 4an, instalazioaren titularrak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazi zion baimendutako instalazioan aldaketa bat egiteko asmoa zuela. Aldaketa hori ez zela funtsezkoa justifikatzeko dokumentazioa (AAI00404_MS_2024_001) erantsi zuen.

Organo honi jakinarazitako aldaketa honetan datza: TEEHen biltegiratze-ahalmena 75 t-ra handitzea (Zabaldea kalea 1, 3 eta 5) eta ur-kontsumoa urtean 65.000 m3-ra igotzea (San Blas kalea 27).

23.– 2025eko irailaren 8an, Reydesa Zabaldeak AAI00404_MS_2024_001 espedientearen dokumentazio gehigarria aurkeztu zuen. Bertan, plastikoen instalazioko lurzatian (San Blas kalea 27) urak bereizteko sare bat egingo dela jakinarazten da.

24.– 2025eko irailaren 11n, Reydesa Zabaldeak jasotako dokumentazioa bidali zitzaien URA – Uraren Euskal Agentziari, Legutioko Udalari eta Álava Agencia de Desarrollo S.A.ri. (AAD), aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ote zen baloratzen zuen txostena eskatuz.

25.– 2025eko urriaren 2an, ingurumen-organoak Reydesa Zabaldeari jakinarazi zion eskaerak ez zituela betetzen izapidetzeko onartzeko eskatutako betekizun guztiak, eta eskaera hori nola osatu behar zen zehaztu zuen.

26.– 2025eko azaroaren 11n, Reydesa Zabaldeak aurkeztu egin zuen eskatu zitzaion dokumentazioa.

27.– 2026ko urtarrilaren 12an, ingurumen-organoak Reydesa Zabaldeari jakinarazi zion eskaerak ez zituela betetzen izapidetzeko onartzeko eskatutako betekizun guztiak, eta eskaera hori nola osatu behar zen zehaztu zuen.

28.– 2026ko otsailaren 6an, Reydesa Zabaldeak aurkeztu egin zuen eskatu zitzaion dokumentazioa.

29.– Aurkeztutako dokumentuak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak erabaki zuen, 2026ko otsailaren 18ko Iragarkiaren bidez, Reydesa Zabaldea enpresak sustatutako proiektua jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko helburuz. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratu zen, 2026ko otsailaren 27an.

30.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan araututako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozeduraren esparruan, eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 79. artikulua aplikatuz, kontsulten izapidea hasi zen 2026ko otsailaren 27an talde hauetan: Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako Osasun Saila, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza Saileko Ingurumen Zuzendaritza, AAD, Ihobe, Ura – Uraren Euskal Agentzia, Legutioko Udala, Goiaingo Administrazio Batzarra, Urrunagako Administrazio Batzordea, Eguzkizalea Elkartea (Eguzki), Arabako Ekologistak Martxan eta Áncora Elkartea.

31.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a artikuluan xedatutakoa betez, eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatutakoa aplikatuz (Industria-isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien 2026ko martxoaren 2an URA – Uraren Euskal Agentziari, AADri, Legutioko Udalari, Urrunagako Administrazio Batzordeari, Goiaingo Administrazio Batzordeari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari.

32.– Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduraren barruan kontsultak egiteko legezko epea amaituta, 2026ko martxoaren 30ean Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren txostena jaso zen; 2026ko apirilaren 13an eta maiatzaren 18an, berriz, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museo eta Arkeologia Zerbitzuaren txostenak jaso ziren, eta, 2026ko apirilaren 24an, bestetik, zuzendaritza bereko Ondare Historiko-Arkitektonikoaren Zerbitzuarenak, espedientean ageri den emaitzarekin.

33.– Organismo eskudunei txostenak eskatzeko legez ezarritako epea amaituta, txosten hauek jaso ziren:

– 2026ko uztailaren 8an, Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren txostena jaso zen. Bertan «gogorarazi denez, proiektuaren alderdi guztiak inguruko biztanleriaren ongizatearen eta osasunaren babesarekiko modu bateragarrian garatu beharko dira, eta aplikatu beharreko arau juridiko edo administrazio-xedapen guztiei heldu beharko zaie».

– 2026ko martxoaren 26an, Legutioko Udalaren txostena jaso zen. Bertan, hots-kutsadurari buruzko ohar hauek egin ziren.

Zabaldea kaleko 3 eta 5 zenbakietako instalazioei dagokienez, hau adierazten da:

– Ez dago ebidentziarik frogatzen duenik ECA ACUSMEDek 2024ko urtarrilean egindako zarata-txostenean jasotako gainditzeen ondoren neurri zuzentzaileak ezarri direla eta nahikoak izan direla instalazioari aplikatu beharreko immisio-mugak betetzeko.

– 2022ko uztailaren 27an emandako ingurumen-baimen bateratuak jasotzen duenez, enpresak Ld, Le, Ln, LAeq, Ti eta LAeq, 60 segundoko indize akustikoen ebaluazioak egin beharko ditu urtean behin. Udalari 2024ko urtarrilaren ondoren 2026ko martxoaren 27an helarazitako dokumentazioan ez da zaratari buruzko txostenik aurkeztu.

Ildo horretan, adierazi behar da Reydesa Zabaldeak 2025eko PVAn aurkeztu zuela Reydesa Recycling S.L.k Legutioko (Araba) Reydesa Zabaldea enpresaren lantegian 2026ko urtarrilaren 20an sinatutako jardueraren ondoriozko ingurumen-zarataren mailen azterketa, eta jakinarazi zuela eguneratu egin direla Zabaldea kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako lurzatietan sortutako ingurumen-zarataren mailak. Lortutako emaitzetatik ondorioztatzen da 213/2012 Dekretuan jarduera berrietarako ezarritako immisio-mugak betetzen dituela jarduerak, bai industria-lurzoruan, bai bizitegi-lurzoruan, hiru ebaluazio-aldietan: egunez, arratsaldez eta gauez.

San Blas kaleko 31 zenbakiko instalazioei dagokienez, hau adierazten da:

– Akats gisa ikusten da Audiotecek 2025eko azaroan egindako inpaktu akustikoaren azterlanak ez modelizatzea hurbileko bizitegi-lurzoruan kokatutako hartzaileetan aurreikusitako soinu-emaitzak, zertarako-eta eragindako bizitegi-eremuetako kalitate akustikoaren helburuak ez gainditzeko.

Inpaktu akustikoari buruzko azterlan horren arabera, eguneko, arratsaldeko eta gaueko immisio-mailak betetzen dira lursailaren mugetan (55 dBAtik beherako maila akustikoak) eta inguruko eraikinen fatxadako hartzaileetan (50 dBAtik beherako maila akustikoak). Harguneetako lurzoruaren erabilera industriala da, eta, beraz, erabilitako erreferentziazko zarata-indizeak industria-erabilerako eremu akustikorako dira.

– 2026ko maiatzaren 5ean eta 25ean, AADren txostena jaso zen, eta haren edukia E.2.3 atalean jaso da. Isurtzeko baldintzak.

34.– Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, egiaztatu da 2026ko martxoaren 11n, 2026/005805 espediente-zenbakiarekin, Urrunagako Administrazio Batzarrak alegazioak aurkeztu zituela, eta ebazpen honen II. eranskinean jaso direla ingurumen-organo honek alegazio horiei buruz egindako kontsiderazioak.

35.– 2026ko ekainaren 16an, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 37. artikulua aplikatuz, alegazio horiek Legutioko Udalari helarazi zitzaizkion. 2026ko uztailaren 8an, udalak adierazi zuen ez zela datu objektibo garrantzitsurik ikusi 2026ko martxoaren 26an egindako udal-txostena aldatzeko.

36.– 2026ko apirilaren 17an, AAI000404_DOC_2026_002 espedientearen barruan, Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresak AADk igorritako behin-behineko isurketa-baimena zabaltzea eskatu zuen.

37.– 2026ko maiatzaren 25ean, AADk behin-behineko isurketa-baimena zabaldu zuen, eta behin betiko isurketa-baimena lortzeko baldintzak ezarri zituen.

38.– 2026ko uztailaren 2an, ingurumen-ebaluazioaren zerbitzuak ingurumen-inpaktuaren txostenaren zehaztapenak sartu zituen ingurumen-baimen bateratuaren ebazpenean. Bertan zehazten denez, ez da aurreikusten proiektua gauzatzeak ingurumenean eragin negatibo nabarmenik izango duenik. Hori dela eta, ez zen beharrezkotzat jo ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta aplikatzea.

39.– 2026ko uztailaren 13an, eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikulua aplikatuta, Reydesa Zabaldearen esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

40.– 2026ko uztailaren 15ean, Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresak ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren alegazioak aurkeztu ditu, organo honek horiei buruz egindako oharrekin batera.

41.– Halaber, entzunaldiaren izapidean alegazioak erregistratu dira, 2026ko abuztuaren 7an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20.2 artikulua aplikatuz. Hori dela eta, espediente osoa AADren esku utzi da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa gehituta.

42.– 2026ko irailaren 3an, AADk txosten bat bidali zuen, bere eskumenen esparruan egokitzat jotzen zituen oharrekin. Ingurumen-organo honek ohar horiei buruz egindako kontsiderazioak ebazpen honen III. eranskinean jaso dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen du ingurumen-baimen bateratua behar dela 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko; baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu aurretik emango da, eta instalazioetan gertatzen diren aldaketetara egokituko da.

2.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak hauxe xedatzen du 10. artikuluan instalazioa aldatzeari buruz:

«1.– Ingurumeneko baimen bateratua behar duen instalazio bat aldatzea funtsezkoa izan daiteke edo ez.

2.– Funtsezkoa ez den aldaketa bat egin nahi duen instalazio baten titularrak ingurumen-baimen bateratua emateko eskumena duen organoari jakinarazi beharko dio, eta adierazi beharko dio zergatik uste duen aldaketa hori ez dela funtsezkoa. Komunikazio horrekin batera, azaldutako arrazoiak justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dira.

Titularrak aldaketa egin ahal izango du, baldin eta ingurumen-baimen bateratua emateko eskumena duen organoak kontrakoa adierazten ez badu hilabeteko epean. Instalazioaren aldaketa ez-funtsezkoaren ondorioz ingurumen-baimen bateratua aldatu behar bada, autonomia-erkidegoak bere aldizkari ofizialean argitaratuko du».

3.– Aipatutako arauaren 10. artikuluak berak, 4. paragrafoan, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren (industria-emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) 14. artikuluan jasotako erregelamendu-garapenera jotzen du, aldaketa bat funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat justifikatzeko kontuan hartu beharreko irizpideak zehazteko.

4.– Instalazioaren titularrak AAI00404_MNS_2024_004, AAI00404_MNS_2025_003, AAI00404_MNS_2025_004 eta AAI00404_MNS_2025_005 espedienteen barruan bidalitako eskaera eta dokumentazioa aztertu ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuko Zerbitzuari atxikitako zerbitzu teknikoek, eta aipatutako arau-irizpideak kontuan hartuta, ez dira funtsezkotzat jotzen jakinarazitako aldaketak, emariak, isurketa-kontzentrazioak eta hondakinen ekoizpenak ez dituztelako inolaz ere gainditzen aplikatu beharreko araudian ezarritako gehikuntzak.

5.– Aztertu da Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresaren instalazioetan AAI00404_MS_2024_001 espedientean planteatutako aldaketa, Legutioko udal-mugartean (Araba) hondakinak kudeatzeko jarduerarako planteatutakoa, eta funtsezko aldaketatzat jotzen da, hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gaitasuna eta ur-kontsumoa handitzen dituelako.

6.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 60. artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera eta AAI00404_MS_2024_001 espedienteari dagokionez, dagokion ingurumen-ebaluazioko prozeduraren mende jarri behar dira, nahitaez, ingurumenean ondore nabarmenak izan ditzaketen planak, programak eta proiektuak, bai eta haien aldaketak eta berrikuspenak ere, ingurumen-babes handia bermatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.

7.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoa aplikatuz, Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresak sustatutako hondakinak tratatzeko lantegi berriaren proiektua, Legutioko (Araba) udal-mugartean planteatu den hondakinak kudeatzeko jardueraren baitan, II. eranskineko 9.b taldean jasota dago (I. eranskinean jasota ez dauden hondakinak ezabatzeko edo balorizatzeko instalazioak), hondakin propio ez-arriskutsuak ekoizpen-lekuan ezabatu edo balorizatzea izan ezik.

8.– Reydesa Zabaldeak proposatutako ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa (AAI00404_MS_2024_001 espedientearen bidez) abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.c) artikuluan dago jasota, uraren, lehengaien edo energiaren kontsumoan baimendutako kantitateak % 50 baino gehiago handitzea baitakar. Beraz, aldaketak ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

9.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 11. artikuluan xedatuta dagoenarekin bat etorriz, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, bermatzeko araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak bildu nahi dira egintza administratibo bakar batean.

10.– Halaber, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 11.4 artikuluan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 14. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, autonomia-erkidegoek behar diren neurriak hartuko dituzte jarduketa hauek ingurumen-baimen bateratua emateko eta aldatzeko prozeduran sartzeko: ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduketak, edo ingurumen-ebaluazioko beste figura batzuk, autonomia-erkidegoko araudian ezarriak, halakorik eska daitekeenean eta horretarako eskumena autonomia-erkidegoarena denean.

11.– Era berean, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen mende geratzen denean, ingurumen-baimen bateratuaren prozedura eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bateratu egingo dira. Gainera, ingurumen-inpaktuaren txostenaren edukia ingurumen-baimen bateratuaren parte izango da, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.

12.– Horrez gain, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioko prozeduretan klima-aldaketak izango dituen ondorioak identifikatu, deskribatu eta ebaluatu beharko dira.

13.– Aipatutako instalazioaren ingurumen-baimen bateratuan ezarritako baldintzak eta eskakizunak aldatu egiten dira ebazpen honen ebazpen-zatian ezarritakoaren arabera, proiektatutako aldaketaren ondorioz gerta daitekeen edozein ingurumen-ondorio negatibori aurrea hartzeko.

14.– Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresak proiektua gauzatzeko, instalazioa kokatuta dagoen udalerriko udalak eta/edo dagokion arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuek emandako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta/edo jakinarazpenak izan beharko ditu.

15.– Administrazio-organo honen ustez, jakinarazitako instalazioaren funtsezko aldaketaren eta funtsezkoak ez diren aldaketen ondorioz, beharrezkoa da instalazioak duen ingurumen-baimen bateratua aldatzea, proiektatutako aldaketara egokitzeko.

16.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

17.– Ingurumen Sailburuordetza honek ebazpen hau emateko eskumena du, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako legeria eta oro har zein berariaz gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, eta abenduaren 9ko 10/2021 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzkoak, xedatutakoaren ondorioetarako, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duen funtsezko aldaketatzat jotzea aldaketa hauek:

• TEEHen biltegiratze-ahalmena 75 tonara handitzea (Zabaldea kalea 1, 3 eta 5).

• Ur-kontsumoa urtean 65.000 m3-ra igotzea (San Blas kalea 27).

Bigarrena.– Funtsezkoak ez diren aldaketatzat hartzea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, AAI00404_MNS_2024_004, AAI00404_MNS_2025_003 eta AAI00404_MNS_2025_005 espedienteen bidez Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresak jakinarazitako aldaketa-proiektuak, Legutioko udalerrian (Araba) hondakinak kudeatzeko jardueran.

Hirugarrena.– Partzialki onartzea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, funtsezkoa ez den aldaketa-proiektua, AAI00404_MNS_2025_004 espedientearen bidez jakinarazitakoa, material polimerikoak bereizteko lerroan aluminio-bereizgailu bat jartzeari dagokionez.

Laugarrena.– Eranskinean ezarritako baldintzen arabera, eta ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak hartzen badira, bai eta sustatzaileak planteatutakoak ere –aurrekoen aurkakoak ez badira–, ez da aurreikusten ingurumenean eragin negatibo esanguratsurik sortuko denik proiektua gauzatzearen ondorioz. Beraz, ez da beharrezkotzat jotzen proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.F eranskinean ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

Bosgarrena.– Instalazioaren titularrak jarduera aurrera eraman ahalko du, hargatik eragotzi gabe gainerako baimenak lortzea edo legez eska daitezkeen erantzukizunpeko adierazpenak edo jakinarazpen sektorialak bidaltzea.

Seigarrena.– Ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako baldintzetan, etengabe aipatutako ingurumen-baimen bateratuaren apartatu hauek aldatzea:

• Lehenengoa (jardueraren deskribapena).

• Hirugarrena:

– E.1.1. Onartuko diren hondakinak.

– E.2.3. Isurtzeko baldintzak.

– E.2.4. Lantegian ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Seigarrena.– Reydesa Recycling S.L. (Reydesa Zabaldea) enpresari eskatzea alderdi hauei erantzun diezaiela, jarraian zehaztutako epeetan:

• 2026ko azaroaren 7a baino lehen (egun horretan iraungitzen da AADk emandako behin-behineko isurketa-baimena), baimen horretan adierazitako lanak gauzatuta eduki beharko dituzte, lan horien amaieraren berri eman beharko diete ingurumen-organo honi eta AADri, eta azken horri behin betiko isurketa-baimena izapidetzea eskatu beharko diote. Behin-behineko isurketa-baimenaren indarraldian enpresak ezin baditu lanak egin behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, AADri eskatu ahal izango dio isurketa-baimen honen balio-epea luzatzeko, eta ingurumen-organoari horren berri eman ahal izango dio.

Eskatutako dokumentazio hori guztia Nire karpetaren bidez aurkeztuko da, AAI00404_MS_2024_001 espedientearen barruan. Espediente hori itxita badago, Dokumentazioa aurkezteko espediente bat irekiko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura jarritako aplikazio informatikoaren bidez, eta zehaztuko da hasierako eskabide-espedienteari lotutako dokumentazioa dela.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Reydesa Recycling S.L.ri jakinaraztea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten organismoei eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen hau Legutioko Udalari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondoreak izan ditzan, hau da, beste lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta/edo komunikazio batzuk lortu ahal izatea.

Hamaikagarrena.– Agindua ematea ingurumen-inpaktuaren txosten eta ingurumen-baimen bateratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Errekurtsoak:

Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da beronen aurka, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala