Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4720

EBAZPENA, 2026ko irailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusi egiten baita Tremefil Izaguirre S.A.ri eman zitzaion ingurumen-baimen bateratua Usurbilgo udalerrian alanbre-burdinazko biribilkietatik abiatuta altzairuzko pletinak fabrikatzeko jarduerarako.

EGITATEAK

1.– Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen bateratua ematen da alanbre-burdinazko biribilkietatik abiatuta altzairuzko pletinak fabrikatzeko gaur egun Tremefil Izaguirre S.A.k Usurbilgo udalerrian sustatzen duen jarduerarako.

2.– 2022ko azaroaren 4an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2022ko urriaren 11ko (EB) 2022/2110 Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, burdinazko metalak eraldatzeko industriarako.

3.– 2025eko azaroaren 11n, Ingurumen Organoak ofizioz hasi zuen AAI00227_REV_2025_001 espedientea, eta, 2025eko abenduaren 2an, Tremefil Izaguirre S.A.ren espedientean bere eskumeneko ingurumen-gaiei buruzko aurretiazko txostena eskatu zien Usurbilgo Udalari, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak S.A.ri, Osasun Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari.

4.– 2025eko abenduaren 17an, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak S.A.k kolektorera isurtzeko baldintzak ezartzen dituen txostena bidali zuen.

5.– 2026ko urtarrilaren 9an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, hauek igortzeko eskatu zion Tremefil Izaguirre S.A.ri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta lurzoruei buruzko informazio osagarria.

6.– 2026ko apirilaren 29an, Tremefil Izaguirre S.A.k dokumentazioa aurkeztu zuen; zehazki, ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eskatu zitzaiona.

7.– Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela ikusi eta gero, Ingurumen Administrazioko zuzendariaren iragarkiaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 20 egun baliodunez, Tremefil Izaguirre S.A.k aurkeztutako dokumentazioa, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko maiatzaren 12an.

8.– Era berean, 2026ko maiatzaren 13an, Usurbilgo Udalari, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak S.A.ri, Osasun Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari txosten bat eskatu zitzaien, beren eskumenen esparruan egoki iritzitako iruzkinak jasotzeko.

9.– Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

10.– 2026ko ekainaren 22an, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak S.A.k kolektorera isurtzeko baldintzak ezartzen dituen bigarren txostena bidali zuen.

11.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Industriako Emisioen Erregelamenduaren 15.7 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak 2026ko abuztuaren 20an ebazpen-zirriborroa eta organismo eskudunetatik jasotako txostenak bidali zizkion sustatzaileari.

12.– Sustatzaileak ez du alegaziorik bidali entzunaldiaren epean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-organoak ingurumen-baimen bateratua berrikusi beharko du baimendutako instalazio edo jarduketari aplikagarri zaizkion eta eskuragarri dauden teknika onenen ondorioak argitaratzen direnetik lau urteko epean, gehienez. Horren helburua da, beharrezkoa balitz, haiek egokitzea eta baimenean ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzea. Berrikuspenak kontuan izango ditu instalazioan aplikagarriak diren teknika onenen erreferentziazko dokumentuei buruzko ondorio guztiak, baimena eman, eguneratu edo berrikusi zenetik, bai eta kontroletatik edo ikuskapenetatik lortutako zeinahi informazio ere.

2.– 2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

3.– 2016ko abenduaren 31n, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

4.– 2021eko abenduaren 31n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 10/2021 Legea argitaratu zen, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

5.– Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartzea edo, posible ez denean, murriztea eta kontrolatzea, ingurumenaren eta pertsonen osasunaren babes-maila orokor altua lortzeko.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen mendean dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduketa eta instalazioak ustiatzea, haietan lege honen I.A eranskinean jasotako jarduketaren bat garatzen bada eta, hala badagokio, han ezarritako gaitasun-atalaseetara iristen bada. Betiere, baimen hori instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu aurretik lortu beharko da, eta instalazioetan gertatzen diren aldaketei egokituko zaie.

7.– Aipatu artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratuaren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurketen baimenak eta atmosferara eginiko emisioen baimenak, eta dagozkien emisioen muga-balioak ezarriko dira, eskura dauden teknologia onenetan oinarrituta.

8.– Berrikuspen-prozedura urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan dago araututa.

9.– Ebazpen honetan, teknika erabilgarri onenak zein aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak hartu dira kontuan instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta bestelako ustiapen-baldintzak zehazteko, ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko helburuarekin. Zehazki, Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Ferrous Metals Processing Industry 2022 dokumentuaren edukiak eta Europako Batzordearen (EB) 2022/2110 Betearazpen Erabakia, 2022ko urriaren 11koa, teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isurketei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, burdinazko metalak eraldatzeko industriarako.

10.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan (izapideen kontzentrazioari buruzkoan) xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

11.– Ingurumen Sailburuordetza honek ebazpen hau emateko eskumena du, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako legeria eta oro har zein berariaz gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Tremefil Izaguirre S.A.ri emandako ingurumen-baimen bateratua berrikustea, Usurbilgo udalerrian alanbre-burdinazko biribilkietatik abiatuta altzairuzko pletinak fabrikatzeko jarduerarako, Europako Batzordearen 2022ko urriaren 11ko (EB) 2022/2110 Betearazpen Erabakian ezarritakoaren arabera (teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen ditu), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, burdinazko metalak eraldatzeko industriarako.

Bigarrena.– Aldatzea Tremefil Izaguirre S.A.ri emandako ingurumen-baimen bateratua, Usurbilgo udalerrian alanbre-burdinazko biribilkietatik abiatuta altzairuzko pletinak fabrikatzeko jarduerarako. Baimen hori 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman zitzaion hasiera batean, eta ebazpen honen eranskinen arabera idatzita geratu da.

Hirugarrena.– Tremefil Izaguirre S.A.ri errekerimendua egitea 2026ko azaroaren 4a baino lehen alderdi hauek bete ditzan:

Skpss makinatik datozen emisioak atzitzea edo haien salbuespena justifikatzea.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratuak indarraldi mugagabea du, eta aldizka berrikusten du ingurumen-organoak, ingurumen-baimenen aurrerapen-klausularekin bat etorrita, eskuragarri dauden teknika onenetako aurrerapenek emisioak nabarmen murrizteko aukera ematen dutenean.

Bosgarrena.– Aurkeztutako proiektu teknikoan eta/edo ebazpen honetan adierazitako baldintzetan aldaketarik egonez gero, ingurumen-organoaren ingurumen-informazioko sisteman baimena eskatu edo jakinarazi beharko da, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 30. eta 46. artikuluen ondorioetarako, bi artikuluetan kasu bakoitzerako eskatzen den informazioa emanda.

Aldaketa bat funtsezkoa ez dela justifikatzen duten dokumentuak aurkeztuz gero, ingurumen-organoak baloratuko du, eta eskatutako aldaketa kalifikatuko du, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat joz.

Egin beharreko aldaketen eskaerarekin edo jakinarazpenarekin batera, web-orrian eskuragarri dagoen inprimaki hau sartu beharko da:

https://www.euskadi.eus/baimena/ingurumen-baimen-bakarra/web01-tramite/eu/

Era berean, proiektua aldatzen bada, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.D eranskineko 3. puntuan eta/edo II.E eranskineko 4. puntuan xedatutakoa aplikatuko da.

Aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu, eskaerak hirigintza-bateragarritasunari buruzko txosten bat jaso beharko du, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 33. artikuluan ezarritako baldintzetan. Baldin eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, okupatu nahi den lurzoru-kalitatearen adierazpena eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Aldaketak lurzoruaren kutsadura-fokuei eragiten badie, eta lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aldizkako azken txostenean identifikatu badira, txosten eguneratu bat aurkeztu beharko da.

Seigarrena.– Baimena ofizioz berrikusiko da, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44.4 artikuluan jasotako edozein kasutan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galdu ahalko du honelakoren bat gertatuz gero:

Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honen hirugarren ebazpen-zatian adierazitako baldintzak betetzen direla.

Zortzigarrena.– Jarduerari aplikatu beharreko neurri edo baldintza guztiak bete beharko dira, ingurumen-legeriak ezarritakoak.

Bederatzigarrena.– Baimen-inskripzioaren kodeak ingurumen-organoak eskura jarritako aplikazio informatikoan agertzen direnak izango dira. Besteak beste, Hondakinen Ekoizpen Erregistroko baimen-inskripzioko kodeak erabiliko dira hondakinak lekualdatzeko dokumentazioa betetzeko.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Tremefil Izaguirre S.A.ri, Usurbilgo Udalari eta ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten organismoei.

Hamaikagarrena.– Agindua ematea ingurumen-baimen bateratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Errekurtsoa.

Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da beronen aurka, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 17a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala