
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4719
EBAZPENA, 2026ko urriaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita EGAS Euskalerriko Garraiolarien Sindikatua-Sindicato Vasco de Transportistas elkarte sindikalaren estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutu dela eta horren berri ematen baita (Gordailuaren kodea: 76/0/00058).
Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan, honi buruzko espedientea hasi da: EGAS Euskalerriko Garraiolarien Sindikatua-Sindicato Vasco de Transportistas elkarte sindikalaren estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutzea. EGAS Euskalerriko Garraiolarien Sindikatua-Sindicato Vasco de Transportistas sindikatuak aurkeztu du dokumentazio hori. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2026ko urriaren 7an, honako hau eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da: EGAS Euskalerriko Garraiolarien Sindikatua-Sindicato Vasco de Transportistas elkarte sindikalaren estatutuen 5. artikuluaren (egoitza nagusia) aldaketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.– Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, estatutuetan ezarritakoa da.
Laugarrena.– 2026ko urriaren 8an, dokumentazio osagarria eskatu zen, estatutuen aldaketaren ingurukoa, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.
Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak, 13.1.m) artikuluan.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan eta apirilaren 1eko 19/1977 Legean jasotakoa da.
Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aldaketaren aktari eta EGAS Euskalerriko Garraiolarien Sindikatua-Sindicato Vasco de Transportistas elkarte sindikalaren estatutuei dagokien dokumentazioa, eta horren berri ematea.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EGAS Euskalerriko Garraiolarien Sindikatua-Sindicato Vasco de Transportistas elkarte sindikalari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutuen aldaketari dagokiona gordailutzeko agintzea.
Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako dokumentua, baita haren kopia eskatu ere. Dokumentua aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 16a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS