
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4718
EBAZPENA, 2026ko urriaren 23koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Obretako zuzendari lanpostua betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8. artikuluari jarraituz, Agentziako lanpostuak horretarako kontratatutako langileen bidez edota Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetako langileen bidez beteko dira, lanpostu bakoitzaren egitekoek zein izaera duten kontuan izanda.
Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuak 11.2 artikuluan ezartzen duenez, zuzendari publiko profesionalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen abenduaren 1eko 11/2022 Legearen III. tituluan («Euskal herri-administrazioetako zuzendari profesionalen zuzendaritza-eginkizuna eta estatutua») edo hura ordezten duen arauan ezarritakoak arautuko ditu, eta Agentziarekin duen zerbitzu-harremana formalizatuko du, lege horren 39. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.
Lege horrekin bat etorriz, zuzendari publiko profesionalak izendatzeko prozedurek merezimendu-, gaitasun- eta objektibotasun-printzipioak beteko dituzte, bai eta gaitasun profesionalak egiaztatzeko sistemaren bidezko egokitasuna ere, eta deialdi publikoa egingo da.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Obretako zuzendari lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea.
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea ezartzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Eskabideak Qualisen web orriaren bidez (https://www.qualisconsultores.es aurkeztuko dira, prozesuaren iragarkian zehazten den bezala. Iragarki hori aipatutako web orrian eta Uraren Euskal Agentziaren web orrian (http://www.uragentzia.euskadi.eus) jarri da.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 23a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS