
214. zk., 2026ko azaroaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4717
1942/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Zamudioko Ospitaleko Azpiakutuen 1. Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hautatzeko deialdia Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen uztailaren 28ko 1789/2026 Ebazpenaren bidez, Zamudioko Ospitaleko Azpiakutuen 1. Unitateko erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia egin zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2026ko irailaren 7ko EHAA, 170. zk.).
Balorazio Batzordeak aztertu ditu aurkeztutako eskabideak eta ez du izendapenik proposatzen; beraz, deialdi hori hutsik uzten da.
Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluan xedatutakoarekin (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Zamudioko Ospitaleko Azpiakutuen 1. Unitateko erizaintzako gainbegiralearen lanpostua hornitzeko deialdia Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko urriaren 6a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
IZASKUN ELORTEGI KAIERO.
RSS