
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
SURKI S.COOP
4716
IRAGARKIA, Surki S.Coop. sozietatea desegiteari eta aldi berean likidatzeari buruzkoa.
Jasota geratzen da Surki, S.Coop. sozietatearen Ezohiko Batzar Nagusiak, 2026ko urriaren 28an egindako bilkuran, aho batez erabaki duela kooperatiba desegitea eta aldi berean likidatzea, likidatzaile bat izendatu duela, eta berariaz onartu dituela likidazioaren azken balantzea eta kooperatibaren ondasunak banatzeko proiektua, zaintza-batzordeak txostena egin ondoren, hori guztia Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legean xedatutakoaren arabera.
Aurreko erabakiei buruzko dokumentazioa interesdunek eskuragarri dute likidatzaile bakarraren lanbide-helbidean, Bilbon, Ibarrekolanda kalea 13-15, behean (48015 PK).
Berariaz adierazten da bazkideek eskubidea dutela kapital sozialerako ekarpenak ordaintzeko eskatzeko, sozietatearen ondasunak banatzeko onartutako proiektuaren arabera, likidatzailearen helbide profesionalera edo helbide elektroniko honetara bidalitako idatzi baten bidez: juancarlossojo@eraginkor.com
Zenbateko hori eskatzeko akzioa preskribatuko da bost urteko epea igaro eta Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduaren 8.4 artikuluaren arabera gauzatu ez bada. Epe horren barruan itzulketarik eskatu ez zaien ekarpenei dagozkien zenbatekoak Nahitaezko Erreserba Funtsean sartuko dira, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren esku geratuko dira.
Bilbao, 2026ko azaroaren 2a.
Likidatzaile bakarra,
JUAN CARLOS SOJO CAMPOS.
RSS