
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4715
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ur-aprobetxamendu baterako emakida-espedientea, Lemoizko udalerriko (Bizkaia) Armintza biztanlegunean Amorraga ibaiko urak ureztatzeko erabiltzekoa.
– Espedientearen kodea: A-B-2026-0006.
– Eskatzaileak: Ana Esther Andraka Bilbao, Fernando Andraka Bilbao eta María Antonia Bilbao Igartua.
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 508.234; Y = 4.808.269
– Eskatutako urteko bolumena: 110 m3/urte.
– Aldiuneko emari maximoa: 0,78 l/s.
– Uraren erabilera: Nekazaritzako ureztapena.
– Laborantza-lursailaren azalera: 0,05 Ha.
– Jardueraren kokapena: 002 poligonoko 348. lurzatia, Lemoiz (Bizkaia).
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Ura grabitatez bideratzen da, ibilguan obrarik batere egin gabe, bi hodi-tarte hauetan zehar: lehenik, Lemoizko 002. poligonoko 254. partzelaren gune garaienean tinkatutako hodi bat, 1"-ko diametroduna eta polietilenozkoa, eta ondoren, bigarren hodi-tarte bat, ¾"-koa. Eroanbidea lurrazalean zehar doa, xede-lurzatian dagoen baratzeraino.
Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen, aurrekoa jendaurrean jartzen da hogei (20) egunez, epe hori iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, halaxe jasotzen baitu 109. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duenak, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan xedatzen duenarekiko, horren guztiaren helburua delarik ukitutako pertsonek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki deritzona adierazteko, 39/2015 Legeak zehazten duen eran eta goian adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da adierazitako epean Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS