Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4714

IRAGARKIA, Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.

Emandako espedientearen kodea: A-G-2025-0013.

Eskatzailea: Industrias Tajo, S. Coop. Limitada.

Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-0184.

Eskatzailea: Industrias Tajo, S. Coop.

Apirilaren 11ko (30eko BOE) 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 9ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Industrias Tajo, S. Coop. Limitada enpresari eman zaiola Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Sarobe errekako urtean 5.210 m3 ur-aprobetxamendurako administrazio-emakida, industria-erabileretarako, 20 urteko eperako.

Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Elortz edo Zuaznabar ibaiko ur-aprobetxamendurako Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2005eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez emandako emakida iraungi dela (Espediente zenbakia: A-G-2011-0184).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala