
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4713
IRAGARKIA, Debako udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2025-0025.
Eskatzailea: Uztapide 16 Endoia komunitatea.
Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-5166.
Eskatzailea: Uztapide 16 Endoia komunitatea.
Apirilaren 11ko (30eko BOE) 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 9ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Uztapide 16 Endoia ur-erabiltzaileen komunitateari eman zaiola Debako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Piszina-Ondokoa putzuko urtean 1.457,1 m3 ur-aprobetxamendurako administrazio-emakida, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Debako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Piszina-Ondokoa iturburuko ur-aprobetxamendurako Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (Espediente zenbakia A-G-2011-5166).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS