
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4712
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Errekatxo iturburuko 3.103 m3/urte aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, abeltzaintzarako, eta aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzea (A-G-2011-3371 espedientea).
– Emakida-espediente berria: A-G-2026-0012.
– Eskatzailea: Ainhoa Arregui Astigarraga.
– Hargunearen kokapena: Bergara (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM ETRS89 koordenatuak): X=545.636; Y=4.774.470.
– Eskatutako urteko bolumena: 3.103 m3/urte.
– Uraren erabilera: abeltzaintzakoa.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: iturburuko ura, kutxatila baten bidez hartua, Indurixo baserriaren ondoan dauden nabeetara bideratzen da, ondoren erabiltzeko.
Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:
– Iraungitzen de espedientea: A-G-2011-3371.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Miguel Anegui Ibarguren.
– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***227***.
– Hargunea: Errekatxo iturburua.
– Bilketa-puntua (UTM ETRS89 koordenatuak): X=545.636; Y=4.774.470.
– Udalerria (LH): Bergara (Gipuzkoa).
– Uraren erabilera: etxekoa/abeltzaintzakoa.
– Gehieneko emaria (l/h) 0,099.
– Ebazpenaren eguna: 1993ko maiatzaren 24a.
– Erregistro-zenbakia: 1689/C.
– Amaitzeko arrazoia: ur-emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatzeagatik.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS