
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4710
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidari ezohiko luzapena emateko ebazpenari buruzkoa. Emakida hori 2007ko abenduaren 21eko Ministro Aginduaren bidez eman zen, Urumea ibaiaren gaineko seigarren zubia –gaur egun «Errege Sozietatearen Zubia» izenekoa– egiteko, kontserbatzeko eta mantentzeko, Donostiako uda-mugartean (Gipuzkoa).
Erreferentzia. CNC02/07/20/0003-AAAA_RES_4367/25_15.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Itsasbazterren Araudi Orokorraren 152.12 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordearen 2026ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez ebatzi dela aipatutako administrazio-emakidaren epea luzatzea, honako baldintza nagusi hauekin:
– Titular: Donostiako Udala.
– Xedea: itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko emakidaren epea luzatzea. Emakida hori 2007ko abenduaren 21eko Ministro Aginduaren bidez eman zen, Urumea ibaiaren gaineko seigarren zubia –gaur egun «Errege Sozietatearen Zubia» izenekoa– egiteko, kontserbatzeko eta mantentzeko.
– Azalera: 1.836,16 m2.
– Epea: luzapena hamar (10) urtekoa izango da, eta beste horrenbeste urtez edo epe laburragoz luzatu ahal izango da, gehienez ere berrogei (40) urtera arte.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 26a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS