
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4708
IRAGARKIA, Ermua farmazia-eskualdean (Bizkaia) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinaraztekoa.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoa betez, Bizkaiko Ermua farmazia-eskualdeko farmazia baten % 100 eskualdatzeko proposamena jakinarazten da.
Interesa duten farmazialariek farmazia-bulegoari, prezioari eta gainerako xehetasunei buruzko informazioa eskuratu dezakete espedientean, honako helbide hauetan:
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea, bi hilabetekoa, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen da.
Farmazia eskuratzeko eskabideek 274,81 euroko tasa ezarria dute.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 26a.
(Haren postua hutsik egoteagatik, Farmaziako zuzendariaren ordez, hala aurreikusten baitu xedapen gehigarriaren b) apartatuan urriaren 29ko 319/2024 Dekretuak, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak).
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,
JAIME RUIZ DE EGUINO LANGARICA.
RSS