Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4704

EBAZPENA, 2026ko urriaren 19koa, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluaren lehendakariarena, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluko kideak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen dituena.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez, eta urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak 158/2008 Dekretua aldatu zuen.

Ondoren, Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko otsailaren 15eko 3/2024 Legeak 1/2007 Legea indargabetu zuen, Kontseilu honi erregulazio berri bat emanez, eta 158/2008 Dekretua indarrean mantendu zuen, erregelamendu berri bat eman arte, lehenengo xedapen iragankorraren arabera. Era berean, 3/2024 Legeak organo horren izena aldatu zuen, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseilua izena hartu zuen ofizialtasunez.

2010. eta 2025. urteen artean, zenbait ebazpen eta dekreturen bidez, Kontseiluko kideen izendapenak eta kargu-uzteak xedatu dira, 158/2008 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, kideen iraupenari eta ordezkapen-moduari dagokienez.

Gaur egun, sailek, aldundiek eta beste erakunde batzuek izendapen berriak egin dituzte, eta, beraz, egokia da izendapen horiek ebazpen honen bidez egitea.

Horregatik guztiagatik, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluko buru gisa, eta Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa oinarri hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

a) Ogasunaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Finantza eta Ogasun Saila):

– Titularra: Hernando Lacalle Edeso jauna.

– Ordezkoa: Josu Iñaki Garay Ibáñez de Elejalde jauna.

b) Gizarte-ongizatearen eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila):

– Titularra: María Antonia Olabarrieta Ibarrondo andrea.

c) Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Hezkuntza Saila):

– Titularra: Begoña Pedrosa Lobato andrea.

– Ordezkoa: Lucia Torrealday Berrueco andrea.

d) Osasunaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Osasun Saila):

– Titularra: Izaskun Urien Azpitarte andrea.

– Ordezkoa: Teodoro Sánchez Fernández jauna.

e) Ingurumenaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila):

– Titularra: Aitor Aldasoro Iturbe jauna.

f) Nekazaritzaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Elikadura, Landa-garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila):

– Titularra: Jone Miren Fernández Landa andrea.

– Ordezkoa: Ibon Arbaiza Ugarte jauna.

2.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkaritzan:

– Ordezkoa: Miren Josune Irabien Marigorta andrea.

3.– Foru-aldundien ordezkaritzan:

a) Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria:

– Titularra: Jone Berriozabal Bóveda andrea.

b) Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria:

– Ordezkoa: Teresa de Jesús Sandoval Inchaurrandieta andrea.

4.– EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Ernesto Sainz Lanchares jauna.

5.– Euskal Fondoa-Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Ernesto Sainz Lanchares jauna.

6.– EAEko GGKEen ordezkaritzan, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

– Titularrak:

• Josu Urrutia Beristain jauna.

• Eneko Gerrikabeitia Zanarruzabeitia jauna.

• Martín Iriberri Villabona jauna.

• Nerea Uriarte Goitia andrea.

• Jesús González Pazos jauna.

– Ordezkoak:

• Jaime Bernar Borda jauna.

• Eneko Calle García jauna.

• Lurdes Fernández Irisarri andrea.

• María Teresa Guzmán Bonilla andrea.

• María Ángeles Uriarte Iturrate andrea.

7.– Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileen ordezkaritzan:

a) CEAR Euskadi elkartearen ordezkaritzan:

– Ordezkoa: Itziar Caballero González andrea.

b) Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Arantza Chacón Ormazabal andrea.

– Ordezkoa: Raquel Celis Sánchez andrea.

c) REAS Euskadi elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Zaloa Pérez Hernandorena andrea.

– Ordezkoa: Amaia Naveda Sáenz de Ugarte andrea.

d) Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaritzan (EHU):

– Ordezkoa: Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga andrea.

Bigarrena.– Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluaren kide izendatzea honako pertsona hauek:

1.– Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

a) Ogasunaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Ogasun eta Finantza Saila):

– Titularra: José Enrique Corchón Alvarez jauna, Finantza Politika eta Aurrekontuetako sailburuordea.

– Ordezkoa: Ivan Bolinaga Salazar jauna, Programa eta Azterlanen aholkularia.

b) Gizarte-ongizatearen eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila):

– Titularra: Ignacio Fariña Sarasqueta jauna, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria.

c) Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Hezkuntza Saila):

– Titularra: Lucia Torrealday Berrueco andrea, Hezkuntza Politiketako sailburuordea.

– Ordezkoa: Mikel Juaristi Izaguirre jauna, Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendaria.

d) Osasunaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Osasun Saila):

– Titularra: Inés Gallego Camiña andrea, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioko zuzendaria.

– Ordezkoa: Arantzazu Arrospide Elgarresta, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzako Plangintza Zerbitzuko burua.

e) Ingurumenaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila):

– Titularra: Josu Bilbao Begoña jauna, Ingurumeneko sailburuordea.

f) Nekazaritzaren arloan eskumena duen sailaren ordezkaria (Elikadura, Landa-garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila):

– Titularra: Joseba Andoni Terreros Luengas jauna, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria.

– Ordezkoa: Jose Luis Atutxa Lapatza jauna, Landa Garapenaren Zerbitzuaren arduraduna.

2.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkaritzan:

– Ordezkoa: Noemi Ostolaza Arkauz andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

3.– Foru-aldundien ordezkaritzan:

a) Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria:

– Titularra: Iñaki Gurtubai Artetxe, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatua.

b) Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria:

– Ordezkoa: Izaskun Pascua Riñones andrea, Lankidetza eta Aniztasuna Kudeatzeko Ataleko burua.

4.– Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkatea.

– Ordezkoa: Lander Aretxabaleta Jauregi jauna, Zamudioko alkatea.

5.– Euskal Fondoa-Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Natividad López de Munain Alzola andrea.

– Ordezkoa: Juan Manuel Balerdi Urdanpilleta jauna.

6.– EAEko GGKEen ordezkaritzan, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

– Titularrak:

• María Teresa Guzmán Bonilla andrea.

• Claudia Astorqui Peña andrea.

• Antonio José Montoro Carmona jauna.

• Silvia Felipe González andrea.

– Ordezkoak:

• Enrique García Ruiz de Galarreta jauna.

• Susana Piera Moreno andrea.

• Sonia Gonzalez Martín andrea.

7.– Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileen ordezkaritzan:

a) REAS Euskadi elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Silvia Iris Lekuona andrea.

– Ordezkoa: Zaloa Pérez Hernandorena andrea.

b) Emigrad@s sin Fronteras elkartearen ordezkaritzan:

– Titularra: Doris Adriana Abonia Villegas andrea.

– Ordezkoa: Víctor J. Torres Criado jauna.

d) Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaritzan (EHU):

– Ordezkoa: Elisa Sainz de Murieta Zugadi andrea.

Hirugarrena.– Kargutik kentzea Noemí de la Fuente Pereda, Kontseiluko Idazkaritzako titularra, eta Ana Rojo González, haren ordezkoa.

Laugarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe gerora Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a.

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluaren lehendakaria,

ANDER CABALLERO BARTUREN.


Azterketa dokumentala