
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4702
AGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez akatsen zuzenketa egiten baita 2026ko urriaren 13ko Aginduan, Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko batzordearen osaera aldatzeko emandakoan.
Abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoak, 18.2.c) artikuluan hala xedatua, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Bada, mota horretako huts bat aurkitu baita Osasuneko sailburuaren 2026ko urriaren 13ko Aginduaren argitalpenean (2026ko urriaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 204. zk.), agindu hau ematen da hura zuzentzeko.
2026/4485 (1/1) orrialdean, bigarren ebazpen-zatian hau dio:
«Aitziber Etxegibel Galdos andrea».
Baina hau esan behar du:
«Aitziber Etxagibel Galdos andrea».
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS