Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4699

AGINDUA, 2026ko urriaren 28koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita, eta hala argitararazi, eguneroko komunikabide profesional akreditatuentzako 2026rako laguntzen deialdia, kazetaritza arduratsua sustatzeko, desinformazioari aurka egiteko eta alfabetatze mediatikoko gaitasun aurreratuak indartzeko egina.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Politikako sailburuaren Aginduz, zeina 2026ko uztailaren 29an eman baitzen eta 2026ko abuztuaren 7an argitaratu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2026rako dirulaguntzen deialdi bat egin zen. Deialdiak, eguneroko komunikabide profesional akreditatuei zuzenduak, helburu du kazetaritza arduratsuari laguntzea, desinformazioari aurre egitea eta alfabetatze mediatikoko gaitasun aurreratuak indartzea.

Aginduaren 12. artikuluan hala xedatuta, organo kudeatzaileak, espedientea eta Balorazio-Batzordearen txostena azterturik, aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena egin zuen. Proposamena Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari helarazi zitzaion, ebazpena eman zezan.

Hala, bada, organo kudeatzaileak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita eta aipatutako Aginduaren 12.2 artikulua dela-eta dagokidan zeregina betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako entitateei eranskin berean zehazten diren dirulaguntzak ematea, entitate horiek izateagatik 2026ko uztailaren 29ko Aginduaren bidezko deialdiaren xedera ondoen egokitzen direnak.

Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren entitateei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, deialdi-aginduaren 12.4 artikuluan araututakoa betez.

Laugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko titularrari hilabeteko epean; bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete bi hilabeteko epean, kasu batean zein bestean epea agindua jakinarazi eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 28a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala