
213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4694
183/2026 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026ko azaroaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nerea Alday Garate andrea Joko eta Ikuskizunen zuzendari kargutik kentzea beste kargu bat beteko baitu Segurtasun Sailean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko azaroaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko azaroaren 3an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS