Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4693

182/2026 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026ko azaroaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Joseba Mirena Zorrilla Ibañez jauna Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu honek 2026ko azaroaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko azaroaren 3an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala