Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2026ko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4691

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 144/2026 Dekretua, irailaren 15ekoa, bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegatze-agentzien arteko akordio irekiak arautzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira irailaren 15eko 144/2026 Dekretuan (2006ko urriaren 26ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratua, 204. zk.), zeinaren bidez arautzen baitira bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegatze-agentzien arteko akordio irekiak; zehazki, dekretu horretan aipatzen diren I. eta II. eranskinak falta dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala