
212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4690
IRAGARKIA, Goierriko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena eta Urola Kostako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena jendaurrean jartzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Diputatuen Kontseiluak aurreko irailaren 29ko bileran hartutako bi erabakiei jarraiki, hasierako onarpena eman zien Goierriko eta Urola Kostako Eremu Funtzionaletako Lurralde Plan Partzialen Berrikuspenari.
Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta berrogeita bost egun balioduneko epean, dokumentu horien gainean egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izango dituzte partikularrek, korporazioek eta elkarteek.
Dokumentuak zure eskura daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailaren web-orrialdean, esteka honetan:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/lurralde-antolaketa/lpp-berrikuspenak
Donostia, 2026ko urriaren 13a.
Idazkari teknikoa,
MIREN ITZIAR MINER CANFLANCA.
RSS