Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
4689

IRAGARKIA, Arratiako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Plan Partzialeko berrikuspenaren hasierako onespenari buruzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2026ko urriaren 15ean egindako bileran, Azpiegituren eta Lurralde Garapenaren diputatuak proposatuta, eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84. eta 94. artikuluekin bat etorriz, erabaki hau hartu zuen, besteak beste (gai-zerrendako 10.gaia):

Lehenengoa.- Hasierako onespena ematea Arratiako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspenari.

Bigarrena.- Erabaki hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, autonomia-erkidegoan zabalkunderik handiena duten egunkarietako bitan, kontuan harturik zer ezartzen duen 5.1 artikuluan Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuak.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean argitaratu da. Dokumentazioa esteka honetan kontsultatu ahal izango da:

https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/3726

Hirugarrena.- Jendaurrean jartzea, 45 egun balioduneko epean, kontuan harturik zer ezartzen duen 15. artikuluan Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuak, eta, aldi berean, epe berean:

a) Entzunaldia ematea lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei, planari buruzko oharrak eta iradokizunak egin ditzaten.

b) Kontsulta egitea eraginpeko administrazio publikoei eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduran aurretik kontsulta egin zaien pertsona interesdunei.

Informazio publikorako epea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Erabaki honen kontra ezin da errekurtsorik aurkeztu; izan ere, izapide-egintza bat da Arratiako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspenari behin betiko onespena emateko prozeduraren barruan.

Bilbao, 2026ko urriaren 15a.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua,

CARLOS ALZAGA SAGASTASOLOA.


Azterketa dokumentala