Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4687

IRAGARKIA, 2026ko urriaren 22koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun-egoeran dauden familiak aitortzeko espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak, errekurtsoak eta ebazpenak.

Ezinezkoa izan da dokumentazio-errekerimendu horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

I. eranskina zuzentzeko errekerimenduei dagokienez, jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 egun baliodun igaro ondoren.

Halaber, interesdunei jakinarazten eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, baldin eta, epe hori igarota, ez badute aurkeztu eskatu zaien dokumentazioa.

Administrazio bidea amaitzen ez duten II. eranskineko ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

III. eranskineko gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren aurka, jakinarazten da ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duela, eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela dagokion administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunek haien testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetara –Zuzenean– jo beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu

Eranskinetan aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 22a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
II. ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
III. ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala