Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4686

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariaren zenbait ebazpen, zehapen-espedienteak irekitzeko emanak arau honen hausteengatik: martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO).

Ebazpenen jakinarazpen pertsonala ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

1.– Iragarki hau eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, interesdunek 15 egun balioduneko epea dute espedientea aztertzeko, beren defentsarako egoki jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko eta, hala dagokiola baderitzote, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko. Horretarako, eskuragarri dute espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia).

2.– Aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez badute zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka, irekitze hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango da, eta, egindakotzat joa, halaber, litekeen zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak.

3.– Isuna jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan ordainduz gero, zenbatekoa % 50 murriztuko da, hala jasotzen baitu 54. artikuluan martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak, Herritarren Segurtasuna Babestekoak. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan adierazitako helbidean.

Hau argitaratuta, jakitun geratzen dira eranskinean aipatzen diren interesdunak, jakinarazpen-balioa baitu haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2026ko urriaren 19a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala