Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4685

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bateratu eta baimen bakarrak emateko ebazpenak argitara ematen dituena.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen ditu I.A eranskinean edo I.B eranskinean, hurrenez hurren, jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 24.3 artikuluan xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ingurumen-baimen bateratuak emateko, funtsean aldatzeko edo berrikusteko administrazio-ebazpenak, eta ebazpena argitaratzen duen iragarkian zein instalaziori eragiten dion identifikatuko dute.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 69. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta haien bilagailuaren bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:

https://euskadi.eus/lokalizatzailea

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 28a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA

Ebazpena, Ingurumen sailburuordearena, Afesa Medio Ambiente S.A. enpresak Bilbon (Bizkaia) sustatutako hondeaketako hondakin lohitsuak balorizatzeko jarduerarako hondakin ez-arriskutsuen instalazio kudeatzaileari ingurumen-inpaktuaren txostena egin eta AAU01533 kodea duen ingurumen-baimen bakarra ematen diona.

Espediente-zenbakia: AAU01533_SOL_2025_001.

Lokalizatzailea: J0D0Z-T8S9Y-S8JV.


Azterketa dokumentala