
212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4683
IRAGARKIA, 2026ko urriaren 19koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Aia, Usurbil eta Zizurkilgo (Gipuzkoa) udal-mugarteetan Aitz eta Andatz kluster eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Aitz eta Andatz izeneko kluster eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Alerion Spain S.L.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Aia, Usurbil eta Zizurkil (Gipuzkoa).
– Haize-sorgailuen kopurua: 2.
– Instalatu den potentzia gordina: 9,9 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.
Donostia, 2026ko urriaren 19a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANTTON ARRIETA INSAUSTI.
RSS