Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4681

AGINDUA, 2026ko urriaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldaketak egiten baitira eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaeran.

Maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuak, 2021eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak (109. zk.), Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortu zuen, eta era horretan gauzatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuari dagokionez, Eutanasia arautzen duen martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren aurreikuspenak.

Batzordearen osaera arautzean, 145/2021 Dekretuak xedatzen du 3. artikuluaren lehenengo puntuan diziplina anitzeko organo bat izango dela, eta haren kideak batzordeburua, idazkaria eta Osasun Saileko titularrak izendatzen dituen bokalak, guztira zazpi kide gutxienez, halaxe jasotzen baitu 3/2021 Legeak 17.1 artikuluan, zeinean gaineratzen baitu haien artean medikuak, erizainak eta legelariak egongo direla.

2026ko urriaren 8an izandako oso bilkuran hala erabakita, Batzordeak proposatu zion sail honi batzordekideetako batzuk kargutik kentzea eta haien ordezko kide berriak izendatzea.

Proposamena jasota, baliatzen ditut hura gauzatzeko organo honek bere saileko gaietan ebazpenak emateko dituen eskumenak, aitortuak dauzkanak ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Jaurlaritzari buruzkoan, eta urriaren 29ko 319/2024 Dekretuan, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoan (26.4 eta 4.1 artikuluak, hurrenez hurren), eta honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mikel Gotzon Casas Robredo jauna Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Susana Montesinos Sánchez andrea ordezteko.

Bigarrena.– Honako hau da, beraz, Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea osatzen duten pertsonen zerrenda osoa eta eguneratua:

Batzordeburua: Julia Barroso Niso andrea.

Barne-medikuntzako medikua. Osakidetza–Euskal osasun zerbitzua.

Batzordeburuordea: Nagore Elorrieta Muruaga andrea.

Gizarte-langilea. Eremu soziosanitarioa.

Idazkaria: María Teresa Esteban Galbete andrea.

Legelaria. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Bokalak.

Medikuntzako profesionalak:

Antonio De Blas De Blas jauna.

Medikua. Erretiratua.

Fernando Santander Cartagena jauna.

Medikua. Erretiratua.

José Luis Quintas Díez jauna.

Medikua. Erretiratua.

Izaskun Elortegi Kaiero andrea.

Mediku psikiatra. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Elena Gabilondo Larrañaga andrea.

Familia- eta komunitate-medikua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Aida Rodríguez Sainz andrea.

Mediku neurologoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Mabel Marijuan Angulo andrea.

EHUko irakaslea. Erretiratua.

M.ª Teresa Gómez Merino andrea.

Medikua. Erretiratua.

Garbiñe García Gómez andrea.

Mediku onkologoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Erizaintzako profesionalak:

Juana Aza Gutiérrez andrea.

Erizaina. Eremu soziosanitarioa.

Inma Palomero Barroso andrea.

Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Leire González Ercilla andrea.

Erizaina. Eremu soziosanitarioa.

Susana Díaz de Durana Santa Coloma andrea.

Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

M.ª José Alzuri Goya andrea.

Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Zuzenbideko profesionalak:

Iván Aizpún Bozal jauna.

Legelaria. Jarduera-eremu pribatua.

Guadalupe Imaz Bienabe andrea.

Legelaria. Jarduera-eremu pribatua.

Maddi Zubizarreta Labaka andrea.

Legelaria. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Mikel Gotzon Casas Robredo jauna.

Legelaria. Erretiratua.

Leticia Vázquez Briñas andrea.

Legelaria. Jarduera-eremu pribatua.

Alberto Emparanza Sobejano jauna.

Legelaria. EHU.

Iñaki Vaquero Manrique jauna.

Legelaria. Eusko Jaurlaritza.

Psikologiako profesionalak:

Soraya Pérez Rebollar andrea.

Psikologoa. Eremu soziosanitarioa.

Hirugarrena.– Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 15a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala