
212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4676
AGINDUA, 2026ko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.
Bat etorriz Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan ezarritakoarekin, bai eta lege hori garatzen duen Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin ere, eta FAPACNEren proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jesús Lainez Perez jauna Cristina Sánchez de la Yncera andrearen ordezko kargutik kentzea, ikasleen gurasoen ordezkarien taldeari dagokionez.
2. artikulua.– María Ángeles Gómez Álvarez andrea izendatzea Guadalupe Guzmán Salas andrearen ordezko gisa, ikasleen gurasoen ordezkarien taldeari dagokionez.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS