
212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 22 orri.)
- EPUB (132 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4675
EBAZPENA, 2026ko urriaren 5ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ingurumen-adierazpen estrategikoa.
AURREKARIAK
2021eko uztailaren 30ean, Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentuaren ebazpena eman zen, hauetan xedatutakoaren indarrez: Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretua.
Zumaiako Udalak, 2024ko abenduaren 19ko ohiko osoko bilkuran, udalerriaren plangintza orokorraren berrikuspena hasieran onartzeko erabakia hartu zuen.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan eta urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikuluan (plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duena) ezarritakoaren ildotik, Zumaiako Udalak jendaurrean jarri zituen Planaren dokumentazioa eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa; izapidea 2025eko urtarrilaren 23an hasi eta apirilaren 30era luzatu zen, eta horren berri 2025eko urtarrilaren 21eko Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko (GAO) 12. zenbakian eman zen.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, Zumaiako Udalak kontsulta egin zien eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, zeinak aurretik ere kontsultatuak izan baitziren arauaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta 45 eguneko epea eman zien egoki iritzitako txostenak aurkez zitzaten.
Zumaiako Udalak ohartarazi zuen zenbait alegazio eta txosten jaso zituela –haien emaitza nahiz edukia administrazio-espedientean daude jasota–, eta alegazio eta txosten horiek kontuan hartu direla Plana behin-behinean onesteko bertsioa idazterakoan. Ildo horretan, 2025eko abenduan, «Hasieran onetsitako dokumentua jendaurrean jartzeko fasean aurkeztutako alegazioen balorazio-txostena» idatzi zen, eta 2026ko apirilean «Ingurumen-alderdiak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean txertatzeari buruzko deskribapen-memoria» idatzi zen, jasotako txostenak planean txertatzeaz diharduena.
2026ko apirilean, Zumaiako Udalak Plana behin-behinean onartzea erabaki zuen.
2026ko abuztuaren 6an, Zumaiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Ingurumen Adierazpen Estrategikoa egiteko eskaera osatu zuen Ingurunet sistemaren bidez, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutakoaren arabera eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 18. artikuluan eta hurrengoetan araututako ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren esparruan.
Eskaerarekin batera, behin-behineko onespenerako Planaren proposamena, haren ingurumen-azterketa estrategikoa eta jendaurrean jartzeko eta eragindako administrazio publikoei eta interesdunei entzuteko izapideak azaltzen dituzten zenbait dokumentu aurkeztu dira.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumen-efektu nabarmenak izan ditzaketen planen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea, eta ingurumenaren babes-maila handia bermatzea, garapen jasangarria sustatzeko.
Halaber, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 60. artikuluaren arabera, ingurumen-ebaluazioak ingurumena babesteko maila handia bermatu eta garapen jasangarria sustatuko du. Horretarako, planak, programak eta proiektuak egiteko, hartzeko, onesteko edo baimentzeko ingurumen-alderdiak bateratuko ditu; ingurumen-alternatiba bideragarriak aztertu eta hautatuko ditu; ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak prebenitzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko aukera ematen duen neurriak ezarriko ditu; eta ingurumen-ebaluazioaren helburua betetzeko beharrezkoak diren zaintza-, jarraipen-, eta zehapen-neurriak ezarriko ditu.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, administrazio publiko batek abian jarritako edo onetsitako planei eta programei ohiko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin behar zaie, bai eta haien aldaketei ere, horiek lege- edo arau-xedapen batek beharturik prestatu eta onartu badira, baldin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak baimentzeko etorkizuneko esparrua ezartzen badute eta arlo jakin batzuei erreferentzia egiten badiete, hala nola hiri- eta landa-lurraldearen antolamenduari eta lurzoruaren erabilerari.
Gainera, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egingo zaie ingurumenean efektu nabarmenak izan ditzaketen planei eta programei, eta haien aldaketei eta berrikuspenei, II.A eranskinean zehazten denari jarraikiz; izan ere, eranskin horretan jasotako planen eta programen artean, hiri-antolamenduko plan orokorrak daude.
Era berean, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 8. artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoaren arabera, bai Zumaiako Udalak, bai Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, beharrezkoa den guztia xedatu dute aurrera eraman ahal izateko planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura: ingurumen-azterketa estrategiko bat egin behar da, eta haren irismena aurrez ezarri, kontsulta publikoen bidez eta ukitutako administrazio publikoek eta interesdunek parte hartzeko prozeduraren bitartez.
Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-azterketa estrategikoa egokia dela eta indarrean dagoen araudiari egokitzen zaiola, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-adierazpen estrategiko hau ematen du, organo eskuduna baita abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren arabera (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du dekretu horrek). Adierazpenean, baloratzen da ingurumenaren arloko alderdiak egoki txertatu direla planaren proposamenean; era berean, adierazpenak aipatzen du zer inpaktu nabarmen eragingo duen plan horrek ingurumenean, azkenean onartuko den planean sartu beharreko azken zehaztapenak barne, ingurumen-ondorioetarako bakarrik.
Kontuan hartu dira: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa; 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (aurrerantzean, Plana) ingurumen-adierazpen estrategikoa egitea, ondoren zehazten den moduan:
A) Planaren xedea da Zumaiako udalerrian indarrean dagoen hirigintza-plangintza berrikustea. Plangintza hori 2004ko otsailaren 17an behin betiko onartutako Arau Subsidiarioetan eta 2006ko otsailaren 6an argitaratutako araudian ezarrita dago (GAO, 24. zk.).
Ingurumen-azterketa estrategikoaren arabera, natura-inguruneari buruzko Planaren irizpide eta helburuen artean, honako hauek daude: natura-ingurunea lurraldearen elementu egituratzailetzat hartzea; babes berezia duten espazioak eta eremuak behar bezala mugatzea eta seinaleztatzea, hala badagokio, hirigintza-plangintza orokorraren bidez babes hori eraginkorra izan dadin; ingurumena hobetu dezaketen eremuen leheneratzea antolatzea; udalerriko natura-balioen babesaren eta lurzoruaren ustiapen naturalaren arteko bizikidetza eraginkorra eta efizientea ahalbidetzea; nekazaritza- eta abeltzaintza-gaitasuna duten eremuak babestea, estrategikoak eta ezaugarri ohikoenak dituztenak bereiziz; lurraldea errealitate eta elementu espezifikoak dituen espazio gisa tratatzea, babes irmoa behar dutenak, hala nola parke naturalak, Natura 2000 Sarean sartutako espazioak, nekazaritza-balio handiko lurzoruak, landaredi autoktonoa eta ibai-ibilguak eta haien ertzak, bai eta lurzoru urbanizaezinaren antolamenduaren koherentzia bermatzea ere, erabilera eta jarduerak erregulatzen dituen araudia udalerri mugakideetan dagoenarekin koordinatzeko irizpidea hartuta, besteak beste.
Bizitegi-proposamenei dagokienez, Planak 863 etxebizitza antolatzen ditu guztira, jarduketa isolatuak eta garatzen ari diren plangintza duten eremuak barne (Torreaga eta Juan Belmonte), banaketa honen arabera:
– Antolatutako jarduketa berriak: 680 etxebizitza.
– Jarduketa isolatuak: 16 etxebizitza.
– Plangintza garatzen ari diren eremuak: 167 etxebizitza eraikitzeke:
• APD-01 Torreaga 143 etxebizitza (eremuan guztira 249 etxebizitza antolatzen dira).
• APD-02 Juan Belmonte 24 etxebizitza.
228 etxebizitzako soberakina hartzen da kontuan, antolamenduan nahi den malgutasuna eta tolerantzia ahalbidetzeko; horren helburua da, batetik, orain programatutako jarduketetako etxebizitza-kopuruaren doikuntza zehatza egitea eta, bestetik, etxebizitza berriak kargan jartzea, HAPOren aldaketak planteatzearen ondorioz.
Hiri-lurzoru finkatuan proposatutako jarduketek honako hauek hartzen dituzte barnean:
Jarduketa isolatuak:
– AA-R01. Artadi auzoa, 928; azalera: 1.753 m2; 2 etxebizitza.
– AA-R02. Artadi auzoa, 918; azalera: 1.393 2; 2 etxebizitza.
– AA-R03. Artadi auzoa, 919; azalera: 1.337 2; 2 etxebizitza.
– AA-R04. Artadi auzoa, 017; azalera: 466 2; etxebizitza 1.
– AA-R05. Artadi auzoa, 909; azalera: 473 m2; etxebizitza 1.
– AA-R06. Artadi auzoa, 912; azalera: 461 m2; etxebizitza 1.
– AA-R07. Artadi auzoa, 15; azalera: 1.409 m2; 4 etxebizitza.
– AA-R08 Basustabide 13, azalera: 700 m2; 2 etxebizitza.
Zuzkidura publikoak egikaritzeko jarduketak:
– AEDP-01. Estazio kalea.
– AEDP-11. Udal Brigada.
Hiri-lurzoru finkatu gabean proposatutako jarduketek honako hauek hartzen dituzte barne:
Zuzkidura-jarduketak.
– AD-R01. Arritokieta kalea 014 (6094312 lurzatia); azalera: 270 m2; 2 etxebizitza.
– AD-R02. Eusebio Gurrutxaga 10 plaza (6094218 lurzatia); azalera: 161 m2; 6 etxebizitza.
– AD-R03. Olazabal idazkariaren kalea 9 (6094016 lurzatia); azalera: 79 m2; 2 etxebizitza.
– AD-R04. Harategi kalea 15 (6094039 lurzatia); azalera: 111 m2; 2 etxebizitza.
– AD-R05. Harategi kalea 19 (6094054 lurzatia); azalera: 56 2; 2 etxebizitza.
– AD-R06. San Telmo kalea 905 (6094054 lurzatia); azalera: 156 2; 2 etxebizitza.
– AD-R07. San Telmo kalea 14 (6094008 lurzatia); azalera: 59 m2; 4 etxebizitza.
– AD-R08. San Telmo kalea 21 (6094029 lurzatia); azalera: 70 m2; 3 etxebizitza.
– AD-R09. San Telmo kalea 25 (6094053 lurzatia); azalera: 139 m2; 5 etxebizitza.
– AD-R10. Jadarre auzunea 03 (6093082 lurzatia); azalera: 86 m2; etxebizitza 1.
– AD-R11. Oikia auzoa 36 (6292068 lurzatia); azalera: 367 m2; etxebizitza 1.
– AD-R12. Oikia auzoa 34 BIS (6292036 lurzatia); azalera: 120 m2; etxebizitza 1.
– AD-R13 Oikia auzoa 34 (6292035 lurzatia); azalera: 88 m2; etxebizitza 1.
– AD-R14 Oikia auzoa 917 (6292051 lurzatia); azalera: 266 m2; etxebizitza 1.
Jarduketa integratuak:
– AI-R01 San Jose: Etxebizitza-kopurua: 10. Azalera: 1.125 m2
– AI-R02 Arritokieta: Etxebizitza-kopurua: 10. Azalera: 1.050 m2
– AI-R03 Erribera: Etxebizitza-kopurua: 14. Azalera: 1.464 m2
– AI-R04 A Estazioa: Etxebizitza-kopurua: 20. Azalera: 1.329 m2
– AI-R05 B Estazioa: Etxebizitza-kopurua: 10. Azalera: 1.305 m2
– AI-R06 Urola plaza – Guascor: Etxebizitza-kopurua: 138. Azalera: 36.870 m2
– AI-R07 Aita Mari: Etxebizitza-kopurua: 160. Azalera: 16.628 m2
– AI-R08 Oikia: Etxebizitza-kopurua: 14. Azalera: 1.985 m2
– AI-SUNC-R09 C Estazioa: Etxebizitza-kopurua: 10. Azalera: 537 m2
Plan Berezira bidalitako antolamendu xehatua duten eremuak.
– PEOU-R01 Errementerikoa eta PEOU-R02 Arrangoleta.
Garatzen ari diren plangintza-eremuak.
– APD-R01 Torreaga: Etxebizitza-kopurua: 249 Azalera: 18.413 m2
– APD-R02 Juan Belmonte: Etxebizitza-kopurua: 24 Azalera: 1.277 m2
Lurzoru urbanizagarrian proposatutako bizitegi-erabilerarako jarduketek honako antolamendu-sektore hauek hartzen dituzte barne.
– S-R01 Puntanoeta (jarduketaren izena: AI-SUS-R10 Puntanoeta), 21.062,52 2-ko azalera duena, babes sozialeko 150 etxebizitza aurreikusten dira, bai eta kirol-instalazio berri bat ere.
– S-R02 Narrondo (jarduketaren izena: AI-SUS-R11 Narrondo); 13.304,53 2-ko azalera du, eta 80 etxebizitza aurreikusten dira, 18 erregimen librean.
Aurreko plangintzan pilatutako defizita betetzeko eraikigarritasunaren transferentziak honako eremu hauetan antolatzen dira:
– Aita Mari AI-SUNC-R07 hiri-lurzoruko jarduketa integratua.
– Puntanoeta AI-SUS-R01 lurzoru urbanizagarriko jarduketa integratua.
Eremu horietako araudi bereziak bakoitzari esleitutako transferentzien zenbatekoak zehazten eta ezartzen ditu.
Jarduera ekonomikoei buruzko Planaren proposamena hiru eremu zehatzetan planteatzen da:
– Alde batetik, aurreko plangintzatik datozen eta hasita dauden eremuen garapenaren jarraitutasuna.
– Bestalde, aurreikusitako jarduketa bera, bizitegi-izaerako jarduketekin batera egiten dena. Haien artean, Urola plaza- Guascor AI-R06 jarduketa integratuan egindako antolamendua nabarmentzen da, duen garrantziagatik. Bertan, eremuaren errematerako pieza eraiki bat aurreikusten da, lehendik dagoen bilbearekin jarraituz.
– Azkenik, erreserba gisa, sektorizatu gabeko lurzoru urbanizagarrian nagusiki jarduera ekonomikorako erabiltzeko lurzoruak aurreikusten dira, hura justifikatzen duten eskaera edo ekimen zehatzak daudenean abiarazteko.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan proposatutako jarduketak APD-AE01 Igartza eremuan garatzen dira, plangintza garatzen ari den eremu batean alegia.
Sektorizatu gabeko lurzoru urbanizagarrian honako eremu hauek proposatzen dira: PS-AE01 Bialea I, 46.937 m2-ko azalera duena eta jarduera ekonomikora (industrial-tertziarioa) bideratua, eta PS-AE02 Bialea II, 14.747 m2-ko azalera duena eta eragin txikiko, erabilera mistoko eta tertziariotik gertuko jarduera ekonomikoetara bideratua.
PS-M01 Txikierdi eremua (azalera: 41.982 m2) dauden eraikinak erregularizatzeko helburuarekin sartzen da, eta, aldi berean, ibai-ibilgua berreskuratu nahi da.
Lurzoru urbanizaezinean, Planak zuzkidura publikoak egikaritzeko jarduketa hauek proposatzen ditu:
– AEDP-03 Guascor-Santiagoko hondartza bidegorria: Guascor eremutik Santiagoko hondartzaraino luzatzea bidegorria.
– AEDP-04 Zumaia-Joxe Mari Korta industrialdea bidegorria: Zumaiako herrigunea jarduera ekonomikoetarako Korta industrialdearekin bidegorriz lotzea.
– AEDP-05 Joxe Mari Korta industrialdeko pasabidea: itsasadarraren gainean pasabide bat gaitzea, bidegorria eta jarduera ekonomikoetarako Korta industrialdea oinezkoentzat eta bizikletadunentzat lotzeko.
– AEDP-06 Bidegorriaren trazadura egokitzea: bidegorriaren trazadura birdoitu nahi da, dagoen desnibela gainditzeko.
– AEDP-07 Zumaia-Zestoa bidegorria, Zumaia Zestoarekin eta lurraldearen barnealdearekin lotzeko.
– AEDP-08 Talaimendirako bidea: Juan Belmonte kaletik Talaimendira joateko sarbide berri bat lortzea; horrela eremu horrek Zumaiako herrigunearekin duen konektagarritasuna hobetuko da. Adierazitako jarduketan zehar bi metroko zabalera duen bidezidor bat jarriko da, mendian lehendik dauden bideekin lotzeko.
– AEDP-09 Oikia industrialderako bidea: Oikia auzoa eta Xey industrialdea elkarrekin lotzen dituen bidegorriaren zati bat da. Bidea estua denez, errepidea handitu behar da bidegorria jarri ahal izateko. Jarduketak dirauen bitartean, bi metroko zabalera duen bidezidor bat jarriko da.
– AEDP-10 Igerileku naturala: jarduketaren helburua da Talaimendi mendiaren oinean jada zizelkatuta eta aldatuta dagoen espazioa egokitzea, itsasoko ur naturaleko igerileku bat egiteko bainurako.
Bestalde, Planean aurreikusten da eraikuntza-atal berri bat gehituz Zuloaga Museoa handitzea (AOP-04 Zuloaga Museoa).
Planak lurzoru urbanizaezinaren zonakatze globala ezartzen du (Araudi Orokorra. 3. atala, 77-84 artikuluak), kategoria hauetan oinarrituta dagoena:
– Deklaratutako naturagune babestuak (EP1).
• Deba-Zumaia arteko itsasertzeko biotopo babestua.
• Kontserbazio bereziko eremuak (KBE).
• A1G2 hezegunea, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialeko 2. hezegune-taldekoa.
• IGL. Interes geologikoko lekuak.
• EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialak mugatutako babes estuko lurzoru bereziak, barnean direla 60 º-tik gorako aldapa duten itsaslabarrak, abrasio-plataformak, dunak, lurralde-itsasoko uharteak, hondartza naturalak eta eremu bereziak..
– Europar Batasunaren intereseko habitat lehenetsiak (EP2).
• 2130. Duna grisak finkoak eta 4040. Kostako txilardi lehorrak.
• 6210. Larre mesofiloak Brachypodium pinnatum espeziearekin eta 91E0. Haltzadiak eta lizardiak.
– Babes orokor berezia (EP3).
• Espezie autoktonoen edo asimilatuen basoak eta basoxkak.
• Funtsezko prozesu ekologikoei eusteko eginkizun garrantzitsua betetzen duten eremu mugatuak, eta udal-ekimenez babestu beharreko natura-balioak dituzten bestelako lurzoruak.
– Lurrazaleko uren babesa (LUB).
– Ingurumena hobetzeko eremua (IH).
– Baso-eremua (B).
– Nekazaritza-abeltzaintzako eremua eta Balio Estrategiko Handiko landazabala (BEH).
– Nekazaritza-abeltzaintzakoa eta landazabala. Trantsizioko Landa Paisaia (TLP).
Gainera, baldintza gainjarri hauek identifikatu dira:
– Natura-arriskuei eta klima-aldaketari lotutako baldintza gainjarriak:
• Akuiferoen kutsadurari dagokionez zaurgarriak diren areak.
• Arrisku geologikoak. Eremu higagarriak edo higatzeko arriskua dutenak.
• Uholde arriskuko aldea.
– Azpiegitura berdearen baldintzatzaile gainjarriak:
• Beren ingurune-balioengatik babestutako guneak.
• Intereseko natura-eremuak.
• Batasunaren intereseko habitatak.
• Paisaia babesteko eremuak.
• Kudeaketa-planekin mehatxatutako fauna.
– Gainjarritako beste baldintza batzuk:
• Bide eta ibilbide bereziak.
• Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak.
• Ondare arkeologikoa.
• Erasan akustikoko eremuak.
• Kostuak.
• Ibaiak eta errekak.
• Aireko nabigazioa.
Alternatibei dagokienez, ingurumen-azterketa estrategikoak aipatzen ditu 0 alternatiba edo «ez jardutekoa» eta bizitegi-lurzoruei eta jarduera ekonomikoko lurzoruei buruzko alternatiba multzo bat.
0 alternatiba indarrean dauden arau subsidiarioen antolamendua mantentzea da. Orain arte, dokumentu horri egindako 6 aldaketa onartu dira behin betiko. Alternatiba hau baztertu egiten da, indarrean dagoen Plana egokitu behar delako Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera eta Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretura, bai eta LAGei 2019an egindako berrikuspenera eta arau subsidiarioen ondoren onartutako plan sektorial batzuetara ere
Ingurumen-azterketa estrategikoarekin bat etorriz, Aurrerapen-dokumentuan proposatu zen ereduari bizitegi-erabilerarako azalera handi bat ez gehitzea (BIZ-ZUM 10, BIZ-ZUM 11, BIZ-ZUM 12, BIZ-ZUM 13, BIZ-ZUM 15, BIZ-ZUM 17, BIZ-ZUM 18, BIZ-ZUM 19, BIZ-ZUM 20, BIZ-ZUM 25), 15 ha ingurukoa, batez ere lurzoru urbanizaezinean. Orain, gainera, honako eremu hauek ezetsi dira: BIZ-ZUM 14 (1.844 m2), BIZ-OIK 01 (5.563 m2), BIZ-ZUM 16 (aldatu egin da). Jarduera ekonomikoetan, J-KOR 01 bertan behera uzten da, bai Eta JE-ZUM 01 ere (nabarmen aldatzen da, hiru esparru eten sortuz (tertziarioa eta egoitzazkoa)), nahiz eta gaur egun urbanizagarria ez den lurzoruan jarduera ekonomikoetarako lurzoru-azalera berriak proposatzen jarraitu (6 ha inguru).
Jarduera ekonomikoetarako alternatibei dagokienez, ingurumen-azterketa estrategikoak adierazten du AI-R06rako bizitegi-azalera handiago BAT proposatzen dela (bizitegi-eremu gisa jasoa), eta PS-M01ak sektorizazio-planera igortzen duela. Aurrerapen-faseko EL-KOR 01 proposamena, zeinarentzat eguzki-baratze bat proposatzen baitzen, azkenean AC-AE04 Korta industrialdean (jarduera ekonomikoen eremu finkatua) integratuta geratu da, Espazio Libre gisa (ELSO 12), HAPOaren ereduko Espazio Libreen Sistema Orokorraren barruan.
Ezetsi egin da aurrerapen-faseko JE-KOR 01 eremuko dotazio-proposamena, Korta industrialdekoa.
Bestalde, antolamenduko beste proposamen batzuei dagokienez, ingurumen-azterlan estrategikoak adierazten du Planaren hasierako onarpeneko faseko proposamenak Aurrerapen-faseko OM-ZUM 01, OM-ZUM 03, OM-ZUM 04, OM-NAR 01, OM-OKI 01 eta EK-ZUM 06 jarduketak jaso zituela, aldaketa batzuekin; aldaketa nagusia OM-ZUM 03 proposamenaren trazadura-aldaketa eta hura zenbait jarduketatan banatu izana da. Bestalde, ezetsita geratu ziren BI-OIK 02 eta BI-ZUM 05 proposamenak.
Zumaia Gipuzkoako iparraldean dago, Urola Kostako eskualdean. Udal-mugarteak 11,13 km2-ko azalera du, eta 10.001 biztanle ditu (Eustat 2025). Biztanle gehienak hirigunean bizi dira, eta gainerakoak Oikia, Artadi eta Narrondo auzoetan. Urola Kostako bigarren udalerri jendetsuena da, Zarautzen atzetik.
Planaren eremuan, ingurumen-balio nabarmenak dituzten zenbait eremu daude, honako katalogo eta inbentario hauetan daudenak:
– Natura 2000 sarea. Urolako itsasadarreko KBEa (ES2120004): estuario-paisaiaren irudikapen bat kontserbatzen du, ingurune ugari barne direla. Itsasadarraren ertzetan padura-komunitateak daude ihidi halofiloen ondoan. Era berean, leku garrantzitsua da hegazti migratzaile askok atsedena eta elikadura hartzeko. Natura-interes handia duenez, kontserbazio-irizpidea nagusitu behar da, baina aisialdiko jarduera jakin batzuk ere har ditzake.
– Deba-Zumaia itsasertzeko paisaia natural babestua (ES212016 biotopo babestua).
– Euskal Kostaldeko Geoparkea, Deba eta Mutriku udalerriekin batera. Zumaian flyschari lotutako ondare geologikoa nabarmentzen da, itsaslabarretan ikus daitekeena, Geoparkearen balio nagusietako bat baita.
– EAEn naturaren aldetik interesekoak diren espazioen katalogo irekia. Espazio hauek hartzen ditu barnean:
• Aitzuri Puntako itsasertzeko zerrenda (Mendata)-Zumaia.
• Santiagoko hondartza-aurreko hareatza eta padura (Zumaia).
• Urolaren itsasadarra, Bedua-Zumaia tartea.
– Funtzio anitzeko natura-intereseko beste eremu batzuk.
• Urolaren itsasadarra, Bedua-Zumaia tartea.
• Santiagoko hondartza aurreko hareatza eta padura.
• Aitzuri Punta (Mendata)-Zumaia itsasertzeko zerrenda.
– Batasunaren intereseko habitatak (91E0* Altzadi erriberatar eurosiberiarra, 6510, Sega-belardi atlantikoak, bazkatu gabeak, 4030 Txilarte atlantikoa Ulex sp. nagusi dela, 9340 Kantauriko artadia, 4040* Erica vagans-dun kostaldeko txilartea, 6210* Mesobromion-eko luhartza eta larreak, 4090 Txilarte kalsikola genistekin, bai eta kostaldeko intereseko eta landaredi haliofiloko zenbait habitat ere) eta natura-interes handiko basoak (harizti azidofiloa eta artadia).
– Arriskuan den fauna banatzeko eremuak, Kudeaketa Plana dutenak: Mustela lutreola (2004ko maiatzaren 12ko Foru Agindua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Europar Bisoia Mustela lutreola (Linnaeus, 1761) Kudeatzeko Plana onartzen duena.
– Ingurumen-azterketa estrategikoaren arabera ager daitezkeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Katalogoan (EAEEMK) «galzorian» kategorian sartuta dauden berreskuratze-planak dituzten flora-espezieak:
• Chamaesyce peplis. Berreskuratze-eremu bat du Santiagoko hondartzan.
• Limonium humile. Berreskuratze-eremua Urolako paduren eskuinaldean dago. Kontserbazio-eremuak azalera txikiagoa hartzen du.
• Zostera noltii. Haren berreskuratze-eremua Urolako paduretan dago.
– Hegaztiak linea elektrikoetatik babesteko eremuak (2016ko maiatzaren 6ko Agindua, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuak aipatzen dituen babes-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoan identifikatzen dituena; errege-dekretu horren bidez, tentsio handiko aireko linea elektrikoetan hegaztiak talka egitearen eta elektrokutatzearen aurka babesteko neurriak ezartzen dira).
– Interes Geologikoko Lekuak (IGL), EAEko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan sartuta daudenak. GIL 028 Deba-Zumaiako Goi Kretazeoko flysch harenatsua, GIL 043 KT muga Zumaian, GIL 103 Itzurun hondartzako multzo geomorfologikoa, GIL 045 Zumaiako Paleozenoa eta GSSP-ak, GIL 102 Pikoteko lur-jausien itsasertzeko multzo geomorfologikoa eta GIL 048 P/E muga Zumaian.
– EAEko Hezeguneen LPSko hezeguneak (Urolako itsasadarra A1G2).
– Korridore ekologikoak: Gipuzkoarako Azpiegitura Berdearen Proposameneko (GFA, 2019) GAB-DBUK-01, GAB-UK-01, GAB-UK-02 eta GAB-UK-03 «Funtzionaltasun Ekologikorako Intereseko Eremuak» (FEIE), bai eta aipatutako azpiegitura berdearen proposameneko HG-UK-01 «Hobekuntza Eremua» (HE) ere, zeinak hartzen baititu Urola ibaiaren ertzak Zumaiako Oikia auzotik igarotzen den tartean eta kokatuta dagoen meandroa.
– Jabari publiko hidraulikoa.
– Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa.
– EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako LPSko balio agrologiko handiko lurzoruak.
Zumaiako udalerria Urolako Unitate Hidrologikoan sartzen da, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren barruan (ES07). Udalerriko sare hidrografikoa Urola eta Larrondo ibaiek egituratzen dute, eta garrantzi txikiagoko beste ibilgu batzuk identifikatzen dira, hala nola Mako, Eguzkitza eta Santiago (Urolaren ibaiadarrak), Kantera eta Jadarre (Narrondoaren ibaiadarrak) edo Andikara eta Oristoko erreka, udalerriaren ipar-mendebaldeko muturretik igarotzen direnak eta itsasora isurtzen direnak. Gaztelu eta Narbazta errekak udalerriaren hegoaldetik igarotzen dira, Aizarnazabalekiko udal mugan (Urolaren ibaiadarrak). Udalerrian, Plan Hidrologikoko Eremu Babestuen Erregistroko elementu hauek identifikatzen dira: urari lotutako kultura-ondarea: burdinazko oinezkoen zubia, lonja biltegia; balizko arkeologia-eremuak, Narrondo errota, Mancisidor errota, Errotagain errota eta Errotaberri errota; Paisaia Natural Babestua, Deba-Zumaia itsasertz-tartea (ES212016); Euskal Kostaldeko Geoparkea; espezie mehatxatuen (bisoi europarra) interes bereziko eremua; Urolako itsasadarra, Hezeguneen Inbentario Nazionalekoa (INZH); ur-ingurunearekin lotutako habitatak eta espezieak babesteko eremuak (Urolaren itsasadarra KBE); bainu-eremuak: Itzurun hondartza eta Santiago hondartza. Lurpeko hidrologiari dagokionez, udalerria Zumaia-Irun lurpeko ur-masen (ES017MSBTES111S000015) gainean dago, eta EAEko lurpeko ur-masen Zumaia-Irun Sektore Koaternarioarekin eta interes hidrogeologikoko eremuekin bat datozen gainazalak identifikatu dira.
Eusko Jaurlaritzaren landaredia-kartografiaren arabera (geoEuskadi), udalerrian belardi eta labore atlantikoen azalera ugari dago, eta harizti eta artadi, artadi eta sastrakadi-eremu batzuk identifikatu dira. Ingurumen-azterketa estrategikoaren arabera, belardi eta larreek udalerriaren % 35 inguru hartzen dute, eta baso autoktonoek, berriz, udalerriaren % 15. Gainera, baso-landaketak identifikatu dira, batez ere pinus radiata espeziekoak, azalera txikiak hartzen dituztenak. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, gainera, udalerrian flora exotiko inbaditzailearen zenbait espezie daude, besteak beste Araujia sericifera eta Oxalis pes-caprae.
Paisajeari dagokionez, EAEko Paisaia Berezien eta Bikainen Katalogo irekiaren aurreproiektuak balio paisajistiko oso handikotzat katalogatzen du Aitzuriko ikus-arroa. Era berean, udalerriko itsasertz osoa Aitzuri eta Zumaiako itsas eragin katalogatuko eremuaren barruan dago. Gainera, Zarautz-Azpeitia Eremu Funtzionaleko Paisaiaren Katalogoak paisaia-unitate bat (Urola Kostako itsasertza) eta bost PIBE (Urolaren itsasadarra, Zumaia-Getaria-Zarautz kostaldeko zerrenda, Deba-Zumaia itsasertzeko tartea, Artadi eta Zumaiako hiri-periferiako eremua) identifikatzen ditu Zumaian.
Kultura-ondareari dagokionez, balio kultural handia duten eremuen artean daude kultura-ondarearen parte izateagatik sailkatutako eta inbentariatutako eremu edo ondasunak, bai eta ustezko arkeologia-eremuak ere.
Bestalde, udalerrian ingurumen-arrisku nabarmenak izan ditzaketen eremuak identifikatzen dira:
– 10, 100 eta 500 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskuko eremuak, Urola eta Larrondo ibaien ibilguari lotuak, eta UAHE ES017-GIP-URO-01.
– Lurzoruaren kutsadura saihestu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea aplikatu beharreko eremuak, lurzorua kutsa lezaketen jarduketak jasaten dituzten edo jasan dituzten lurzoruen inbentarioko kokalekuak.
– Baso-suteak izateko arrisku handia eta oso handia duten eremuak.
– Klima-aldaketarekiko zaurgarritasun- eta arrisku-indize altuak dituzten eremuak, EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten zaurgarritasunaren eta arriskuaren ebaluazioaren arabera (Ihobe, 2019).
Gainera, AP-8 errepideak, salgai arriskutsuen garraioak eragindako istripu-arrisku oso handia duenak, udalerria gurutzatzen du, eta Oikiako gunea 200-600 metroko afekzio-zerrendaren barruan dago.
Egoera akustikoari dagokionez, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, ikusi da udalerriko zenbait eremutan gainditzen direla Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritako kalitate akustikoko helburuak.
Lurzoru urbanizaezinari dagokionez, Planaren zonifikazioak, antolamenduari gainjarritako baldintzekin batera, udalerriko natura-balioak babesten ditu. Hala ere, desadostasun bat dagoela ikusten da Planaren Araudi Orokorreko urbanizaezineko lurzoru-kategorien izendapenen eta Planaren Lurzoruaren Sailkapen Orokorreko kartografian (SNU), OE.2.3. A, OE.2.3. B eta OE.2.3.C planoetan, jasotako urbanizaezineko lurzoru-kategorien artean. Bat ez etortze hori zuzentzeko, araudiaren eta irudikapen kartografikoaren arteko bat-etortze egokia ezarri beharko da, udalerriko natura-ondarea eraginkortasunez babesten dela ziurtatzeko. Horri dagokionez, gogorarazi behar da ingurumen-azterketa estrategikoak aipatzen duela Planaren helburuetako bat dela babes berezia duten espazioak eta eremuak behar bezala mugatzea eta seinaleztatzea, hala badagokio, babes hori hirigintza-plangintza orokorraren bidez gauzatzeko.
Bestalde, Planak lurzoru urbanizaezinean zuzkidura-jarduketa batzuk egitea aurreikusten du, natura- edo kultura-ondareko elementuekin edo arrisku-eremuekin bat datozenak. ADEP-05 pasabidearen proposamenak Natura 2000 Sareko ES2120004 Urolako itsasadarra KBEan eragiten du, bai eta EAEko Hezeguneen LPSko A1G2 (Urolako itsasadarra) hezegunean ere; beraz, aurreikusitako jarduketek bateragarriak izan beharko dute espazio horiek kudeatzeko eta antolatzeko tresnekin. Pasabideak, gainera, bat egiten du 10, 100 eta 500 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskuko eremuarekin, eta 91E0* Ibaiertzeko haltzadi eurosiberiarrarekin gainjartzen da ibilguaren eskuineko ertzean. Zumaia-Korta industrialdea bidegorria (ADEP-04) Kantauriko Artadiak 9340 BIH garatzen den eremuetatik igarotzen da, eta, gainera, EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako LPSko «balio agrologiko handiko» lurzoruak gurutzatzen ditu, bai eta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioan sartutako kokalekuak ere (Ihobe, EJ); Guascor-Santiagoko hondartza bidegorria (ADEP-03), berriz, bat dator Donejakue Bidearekin, zeina urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez kultura-ondasun kalifikatu baitzen, monumentu-multzo kategoria ezarrita, eta, beraz, legean xedatutakoa beteko da.
Bizitegi-lurzoruari dagokionez, Planak lehendik dagoen hiri-ehuna betetzeko jarduketak proposatzen ditu, eta, horretarako, hiri-lurzoruko lurzatiak hartzen ditu, eraldaketarik gabe mantentzen direnak bizitegitarako hiri-bilbearen barruan, eta hori positibotzat jotzen da, lurzoru berria hiri-erabileretarako sailkatzeko beharra murrizten baitu. Hala ere, testuinguru horretan, AI-SUNC-R06 jarduketak, zaharkituta dauden jarduera ekonomikoetarako ehun eraikien zati bat bizitegi-erabilerarako berritzea planteatzen duenak eta AI-R06 eremu etenari eragiten dionak, Artadiko sarbideko unitatean Kantauriko artadiak 9340 BIHari eragiteko arriskua du. Gainera, kointzidentziak ditu lurzorua kutsa lezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruekin (20081-00005 kodeko kokalekuak) eta kultura-ondarearekin: Donejakue Bidea, urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez monumentu-multzoaren kategoriarekin kalifikatutako kultura-ondasuna, eta Balenciaga ontziola (36. fitxa, tokiko intereseko ondarea); Urola Enparantzan dagoen unitatearen kasuan, non erabilera bizitegi-erabilerara aldatzea proposatzen den, uholde-arriskua duten eremuak daude (10, 100 eta 500 urteko errepikatze-denborako uraldiak), lurzorua kutsa dezaketen jarduketak edo instalazioak dituzten lurzoruak (20081-00051, 20081-00052 eta 20081-00053 kodea duten kokalekuak), eta, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritako KAH aplikagarriak gainditzen dira.
AI-R07 Aita Mari eremuko jarduketak, non egungo futbol-zelaia lekualdatzea eta etxebizitza babestua egitea proiektatzen baita, bat datoz Ihoberen inbentarioko lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruekin (20081-00077 eta 20081-00011 kodea duten kokalekuak) eta 500 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskuko eremuekin (ARPSIS ES017-GIP-URO-01). Gainera, jarduketa horiek Larrondo ibaiaren ondoan egingo dira, bisoi europarrarentzat (Mustela lutreola) interes berezia duen eremu batean, Espeziea Gipuzkoan Kudeatzeko Planaren arabera (2004ko maiatzaren 12ko Foru Agindua).
Bestalde, hiri-lurzoruan bizitegi-erabilerarako aurreikusitako jarduketak dituzten eremu hauek gatazka akustikoa dute: AI-R04 Estazioa A, AI-R05 Estazioa B, AI-R07 Aita Mari, AI-R08 Oikia, AD-R11 Oikia 36, AD-R12 Oikia 34 bis, AD-R13 Oikia 34, AD-R14 Oikia 917.
Bizitegitarako lurzoru urbanizagarriari dagokionez, Planak bi jarduketa aurreikusten ditu: AI-SUS-R10 Puntanoeta (AI-R09 eremua) eta AI-SUS-R11 Narrondo (AI-R10 eremua). AI-R10 eremuak 13.304,53 m2-ko azalera hartzen du, zatirik handienean eraldaketarik gabe. Eremu horretako jarduketek, Lastonares 6210* BIHan eta Mesobromion larreetan eragina izango duen blokeko etxebizitza kolektiboen eraikuntza berriaz gain, honako hauek ere barne hartzen dituzte: Larrondo ibaiaren ertzean dagoen bizitegitarako ez den eraikina desagertzea –Ihoberen lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioko 20081-00020 kodeko kokalekuarekin bat dator–, Larrondo ibaiaren ertza berreskuratzea eta haren ertzean espazio libre bat antolatzea. Ibai-eremua lehengoratzeko, bisoi europarraren (Mustela lutreola) Gipuzkoako kudeaketa-plana bete beharko da, eremua bat datorrelako espeziearentzako «interes bereziko eremuarekin». Horrez gain, proposatutako jarduketak 10, 100 eta 500 urteko errepikatze-denborako uraldien ondorioz urpean gera daitekeen eremu batean daude (ARPSIS ES017-GIP-URO-01), eta tokiko intereseko kultura-ondareko zenbait elementurekin gainjartzen dira. Elementu horiek, araudi partikularrari jarraikiz, antolamenduan sartuko dira. Bestalde, AI-R09 Puntanoeta eremua, bizitegi-eraikin bat eta kirol-instalazio berri bat hartzera bideratuta dagoena, guztiz bat dator lurzorua kutsa dezaketen jarduketak edo instalazioak dituzten Ihoberen inbentarioko lurzoruekin; zehazki, 20081-00011 kodea duten industria-kokalekuekin eta 20081-00032 kodea duten zabortegi-motako kokalekuekin. Eremu horretako araudi partikularrarekin bat etorriz, jarduketa konpentsatzeko neurri gisa, azterlan bat egingo da, Narrondoko Ibarra osoaren leheneratze ekologikoari ekitea baloratuko duena, espezie inbaditzaileak kentzea barne hartuta. Puntanoeta AI-SUS-R10 eta Narrondo AI-SUS-R11 jarduketek, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritako KAH aplikagarriak gainditu dituzte.
Jarduera ekonomikoetarako lurzoruei dagokienez, Planak industria-erabilera tertziariora bideratutako lurzoru urbanizagarriko eremu hauek jasotzen ditu: PS-AE01 Bialea I eta PS-AE02 Bialea II. Eremu horien plangintzak bidea emango du egoera naturalean dauden 61.684 m2 okupatzeko, bat datozenak Larratu gabeko sega-belardi atlantikoak 6510 BIHrekin. Gaur egun, lurzoru horiek nekazaritza-erabilera dute, eta jarduketek EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako LPSko «balio estrategiko handiko» lurzoruei eragingo diete. PS-MO1 Txikierdiko jarduketak sartuta daude, hain zuzen ere egungo industria-instalazioak dauden lurzoruak legeztatzeko eta antolatzeko. Horrez gain, PS-MO1 Txikierdin, araudi partikularrak Narrondo itsasadarraren estaldura kentzea eta ertzak birnaturalizatzea aurreikusten du, ezponda etzanak sortuz eta ibaiertzeko landaredia landatuz, bioingeniaritzako tekniken bidez, eta hori ona da. Hala ere, kontuan hartu beharko da eremua bisoi europarrarentzako (Mustela lutreola) interes bereziko eremu batekin bat datorrela, Espeziea Gipuzkoan Kudeatzeko Planaren arabera (2004ko maiatzaren 12ko Foru Agindua), bai eta uholde-arriskuari lotutako arriskuak (ARPSIS ES017-GIP-URO-01) eta Ihoberen lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioko 20081-00017 kodea duen kokalekuaren presentzia ere.
Hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian aurreikusitako jarduketen ondorioz, afekzioak espero daitezke honako hauen ondorioz: lur-mugimenduak, eraispenak, makinen joan-etorriak, soberakinak eta hondakinak sortzea, herritarrei eragozpenak sortzea emisio atmosferikoengatik eta akustikoengatik, urak eta lurzoruak kutsatzeko arriskua, etab.
Kalitate akustikoaren helburuak (urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritakoak) baino soinu-maila handiagoak dituzten udalerriko eremuei dagokienez, kontuan hartuko da aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera ezingo dela etorkizuneko garapenik gauzatu kanpo-giroan kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez diren eremuetan –aurreikusitako eraikinen leihorik gabeko edo leihodun fatxada guztietan, haien altuera guztietan, eta eraiki gabeko eremuetan, lurzoruaren gainetik 2 metroko altueran–, hargatik eragotzi gabe aipatutako Dekretuaren 43. eta 45. artikuluetan ezarritakoa.
Plangintza bisoi europarrarentzako «interes bereziko eremuarekin» bat etortzeari dagokionez, kontuan hartuko da bisoi europarraren kontserbazioan edo berreskurapenean ondorio nabarmena, zuzenekoa zein zeharkakoa, izan dezakeen edozein plan edo proiektuk Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunaren derrigorrezko txostena beharko duela.
Uholde-arriskuko eremuekin bat datozen garapenek indarrean dagoen Plan Hidrologikoaren araudia bete beharko dute, lurzoru urbanizatuko lehentasunezko fluxu-eremuko erabileren mugei eta uholde-arriskuko gainerako eremuei dagokienez; lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruekin bat datozen jarduketak, berriz, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera egingo dira.
B) Ingurumen-adierazpen estrategiko hau bat dator ingurumen-azterketa estrategikoaren ondorio nagusiekin, eta uste da nahikoa justifikatu dela 2021eko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-azterketaren irismen-dokumentuan aurkeztutako ingurumen-irizpideak integratzea.
Ingurumen-organoak emandako irismen-dokumentuan eskatutako hedadura, xehetasuna eta zehaztasuna bermatuz egin da planaren ingurumen-azterketa estrategikoa. Ondorioztatzen da ingurumen-arloko izapidetze-prozesuan adierazitako alderdi guztiak behar besteko zorroztasunez jorratu direla, plangintza-prozesuan gerta litezkeen ingurumen-eraginak kontuan hartu direla bermatzeko moduan.
C) Planaren tramitazioa egin bitartean ez da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren hedapenik eskatzen duen jarduketa berririk sartu.
D) Indarrean dagoen araudiaren arabera hartuko dira neurri babesleak, zuzentzaileak, konpentsatzaileak eta jarraipenekoak, bai eta hurrengo apartatuetan xedatutakoaren arabera eta, aurrekoa galarazten ez dutenetan, ingurumen-azterketa estrategikoan aurreikusitakoaren arabera ere. Era berean, zehaztapen hauek jaso beharko ditu Planak:
D.1.– Natura-ondarea babesteko neurriak.
Zumaiako udalerriko lurzoru urbanizaezinaren antolamenduari dagokionez, Plana behin betiko onartzeko dokumentuaren bertsioak bat-etortze bat ezarriko du «Lurzoruaren kalifikazio orokorra» OE.2 serieko planoen eta Araudi Orokorren 3. ataleko 77-84 artikuluen artean, udalerriko natura-ondarearen babes eraginkorra ziurtatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak adierazten duen bezala, toki mailako korridore ekologikoen sare bat definitzea aztertuko da, udalerriko espazio libreen sistema orokorrak integratuko dituena. Planaren azpiegitura berdeak tokiko elementuen arteko eta horien eta eremu funtzionaleko eta EAEko elementuen arteko konektibitatea bermatu beharko du.
Planak bermatuko du udalerriko zuhaizti autoktonoak eta Batasunaren intereseko habitatak babestuko direla, bat etorriz 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak (Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzkoak), Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak eta EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek ezarritakoarekin.
Hirigintza-eremuetan, garapenek saiatu beharko dute landaredi autoktonoari kalterik ez egiten, edo kalteak minimizatu beharko dituzte. Berariaz identifikatuko dira intereseko habitatak eta landaredia, landa-lan espezifiko baten bidez. Intereseko landaredia kenduz gero (nolanahi ere, behar bezala justifikatu beharko da), konpentsazio-neurriak hartuko dira, eragindako eremuaren azalera bereko nahiz handiagoko eremu degradatu bat lehengoratzeko. Ezinbestekoa da gertatzen diren kapital naturalaren galerak konpentsatzea.
Plangintza xehea garatzeko, «Ingurumena eta paisaia leheneratzeko plana» idatzi eta gauzatu beharko da, eta, ondorio guztietarako, aurrekontua barne, garapen-plangintzari lotuta egongo da. Lehengoratze Planean ezarriko dira zer espezie erabiliko diren eta zer azalera landareztatu beharko diren.
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzaren arabera, Plana behin betiko onartzeko, Planaren Araudi Orokorrak 91.2 artikuluan zehaztuko du oro har debekatuta dagoela flora aloktono inbaditzaileko espezieak erabiltzea udalerrian egiten diren lehengoratze guztietan, bai eta lurzati partikularretan ere, eta berariaz aipatuko ditu inbaditzaile potentzial handiko espezieak, hala nola Cortaderia selloana eta Buddleja davidii. Horrez gain, PS-MO1 Txikierdiri eta AI-SUS-R11 Narrondori buruzko Araudi Partikularrean zehaztuko da proposatutako jarduketek Gipuzkoako Foru Aldundiak xedatutakoa bete beharko dutela, bera baita bisoi europarraren kudeaketa-plana aplikatzeko organo kudeatzaile arduraduna.
Gipuzkoan europar bisoia kudeatzeko planaren arabera espeziea kontserbatzeko «interes bereziko eremuan» gauzatzen den garapen-plangintzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuaren nahitaezko txostena beharko du.
Uraren Euskal Agentziaren arabera, AI-SUS-R11 Narrondori buruzko araudi partikularrean aipatuko da ezen, eremuan aurreikusitako ibai-berroneratzeko jarduketa aprobetxatuz, Narrondo ibaiaren hego-mendebaldeko estaldura kentzea bideragarria ote den aztertu behar dela, ibilgua espezie mehatxatu baten (bisoi europarra) interes bereziko eremuaren barruan baitago.
Azkenik, Planaren eremuan dauden eta Europar Batasunaren intereseko habitatak hondatu ez daitezen eta, nolanahi ere, habitat horiek berreskuratzea sustatzeko, baloratuko da ea planteatu ahalko den leheneratze-neurririk, kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko ekainaren 24ko 2024/1991 Erregelamendua, natura leheneratzeari buruzkoa, eta, hala badagokio, bai eta Espainiako etorkizuneko leheneratze planak ezartzen duena ere.
D.2.– Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren babesari, jabari publiko hidraulikoaren babesari eta uholde-arriskuak murrizteari buruzko neurriak.
Itsas-lehorreko jabari publikoari edo babes-zortasunari eragin diezaioketen jarduketak egin nahi badira, ur eta itsasertzen arloko organismo eskudunen aldez aurreko baimena beharko da. Baimenean, obren ezaugarriak eta eraginak aztertuko dira, eta, hala dagokionean, behar diren zehaztapenak ezarriko dira.
Jabari Publiko Hidraulikoan edo haren babes-eremuetan egiten diren jarduketek Uraren Euskal Agentziaren nahitaezko baimena izan beharko dute.
Uraren Euskal Agentziaren arabera, Plan Orokorraren dokumentazioan Narrondo errekaren estalitako ibilguaren trazatua grafiatuko da AI-R10 (AI-SUS-R11 Narrondo) eremuan, eta estaldura hori kentzea baloratuko da; izan ere, ibilgu hori europar bisoiaren (kudeaketa-plana onartuta duen espezie mehatxatua) Interes Bereziko Eremuaren barruan dago.
Uholde-arriskuari dagokionez, Planak bete beharko du indarrean dagoen Plan Hidrologikoaren araudia, erabilerei ezarritako mugei dagokienez lurzoru urbanizatuko lehentasunezko fluxu-eremuan eta gainerako uholde-eremuan (43. eta 45. artikuluak). Uholde-arriskuko eremuetan kokatutako eremuen hirigintza-fitxetan, gai honi buruzko erreferentziazko araudia aipatu beharko da. Horrez gain, gomendatzen da kontuan hartzea Zumaiatik gora dagoen Ibai-Eder presaren balizko haustura baten ondorioz urpean gera daitekeen eremua.
Planak adieraziko du uholde-arriskuko eremuan, bai landa-lurzoruetan bai lurzoru urbanizatuetan, ez dela baimenduko ez metaketarik, ez eta uholde-arriskua nabarmen handituko duen betelanik ere (Plan Hidrologikoaren 37. artikulua).
Plana garatzeko tresnek justifikatu beharko dute aurreikusitako jarduketek ez dutela uholdeen aurreko zaurgarritasuna areagotuko, ez eta hurbileko ingurunearen eta ibaian beherako ingurunearen uholde-arriskua nabarmen areagotuko edo hiri-eremuko uholdeen aurkako defentsa-jarduketak baldintzatuko ere.
Urbanizatu beharreko eremu berrietako drenajeari dagokionez, Plan Hidrologikoan (48. artikulua) eta EAEko Ibai eta Erreken Antolamendurako LPSan (E.4 apartatua) ezarritakoaren arabera, urbanizazio berriek drenatze jasangarriko sistemak (zoru iragazkorren erabilera, ekaitz-tankeak edo -gailuak, etab.) izango dituzte, lehendik dagoen egoerari dagokion balioarekiko azaleko isurketaren balizko gehikuntza konpentsatu daitekeela edo garrantzirik gabekoa dela bermatzeko; halaber, sortutako azaleko isurketa-uren tratamendua aurreikusi beharko da.
Jabari publiko hidraulikoko ur-ibilguak mugatuta dituzten edo haiek zeharkatzen dituzten garapen-eremuen araudi partikularrak baldintza gisa jaso beharko du ur-ibilguen baldintza naturalak eta haiei lotutako ibaiertzeko landaredia babestu eta kontserbatu beharra, edota, hala dagokionean, baldintza horiek behar bezala berreskuratu beharra.
Era berean, JPHE–Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, zortasun-eremua libre gorde behar da, besteak beste, oinezkoen pasabide publikorako eta zaintza-zerbitzuak garatzeko, eta, oro har, eremu horretan ezin izango da inolako eraikuntzarik egin, salbu eta jabari publiko hidraulikoa erabiltzeko edo kontserbatzeko eta leheneratzeko komenigarria edo beharrezkoa bada.
Ildo horretan, eremuen itxiera, hala badagokio, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 6. artikuluan definitutako ibilguen zortasun-eremutik kanpo egingo da (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, urtarrilaren 11ko 9/2008 Errege Dekretuak emandako idazkeraren arabera).
D.3.– Zaraten eraginak gutxitzera bideratutako neurriak.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ezin izango dira gauzatu garapen berriak kanpoko ingurunean kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez badira, hargatik eragotzi gabe Dekretu horren 43. eta 45. artikuluetan xedatutakoa.
Etorkizuneko hirigintza-garapena aurreikusten den eremuen plangintzaren antolamendu xehatua onartu aurreko urrats gisa, hirigintza-kalifikazioaren aldaketak barne, inpaktu akustikoari buruzko azterketa bat erantsiko da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Eremu bakoitzean, gutxienez, hauek zehaztuko dira:
– Soinu-iturrien analisi bat, 213/2012 Dekretuaren 38. artikuluan xedatutakoaren arabera,
– aukerei buruzko azterlan bat, 39. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, eta
– neurrien definizioa, 40. artikuluan xedatutakoan oinarrituta.
Trenbide-ardatz batetik 75 metro baino gutxiagora eraikinak eraikitzea aurreikusten den etorkizuneko hirigintza-garapenetan, bibrazio-mailaren ebaluazioa egingo da aplikatu beharreko kalitate akustikoko helburuak betetzen direla egiaztatzeko eta, behar izanez gero, neurri zuzengarriak ezartzeko.
Planaren hirigintza-arau partikularrek, eremu bakoitzerako, aipatutako inpaktu akustikoari buruzko azterlanetan ezarritako baldintzak jaso beharko dituzte.
Aplikatu beharreko KEAk gainditzen diren eremuetan, kanpoko ingurunean KEAk babestera bideratutako neurri zuzengarriak lehenetsiko dira, baldin eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak badira. Hori ezinezkoa gertatzen den kasuetan, 213/2012 Dekretuan ezarritako barneko ingurunerako KEAk beteko dira beti. Horretarako, urriaren 19ko 1371/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoko zarataren aurkako baBesari buruzko DB-HRan xedatutakoa beteko da, bai eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Aginduan xedatutakoa ere, eraikuntzaren kontrol akustikoari eta obren ikuskapen-araubideari dagokienez. Egiaztatu behar da proiektatutako eraikuntzek barnealdeko giroaren KEAk betetzen dituztela.
Ahal den kasuetan, gomendatzen da hirigintza-garapen berriek erabilera sentikorrenak (lotegiak eta egongela, adibidez) zarata-maila txikiagoa duten fatxadetara bideratzea. Jarduketa horiek garapenaren sustatzaileak aztertu beharko ditu gauzatzen diren unean.
Errepideen Zortasun Eremuaren barruan dauden eremuetan, kontuan hartu beharko da urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 30. artikuluan –azpiegitura autonomikoen zortasun akustikoko eremuaren ondorioei buruzkoan– zehaztutakoa.
D.4.– Lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.
Garatzekoak diren zenbait eremu bat datoz lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dauden edo egon diren lurzoruen inbentarioan sartutako kokalekuekin. Hala, lurzoruaren kalitate-adierazpena izapidetu beharko da bertan, baldin eta Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen bada.
Ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egin beharko da antolamendu xehea jasotzen duten hirigintza-bitartekoak behin betiko onartu baino lehen, edo, bestela, jarduera urbanizagarriaren programari edo kokalekua barne hartzen duen kudeaketa-esparruko birpartzelazio- eta urbanizazio-proiektuei hasierako onespena eman aurretik.
Lurzoruaren kalitatearen ikerketak eta lehengoratze-neurrien diseinua eta exekuzioa egiteko, entitateek akreditatuta egon beharko dute urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko entitateak akreditatzeko sistema.
Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dauden edo egon diren lurzoruen inbentarioan sartutako kokalekuetan dauden eremuen araudi partikularrean, berariaz aipatuko dira jarduera edo instalazio horiek, kokalekuaren erreferentzia-kodea adierazita.
D.5.– Lurraldea paisajistikoki babesteko eta leheneratzeko neurriak.
Bertako baldintza bioklimatikoetara egokitutako eta gutxieneko mantentze-lana behar duten landare-espezie autoktonoak erabiliko dira garapen-planetan eta proiektuetan sartzen diren eremuak lehengoratzeko eta, oro har, espazio libreak diseinatzeko. Hala badagokio, ura ahalik eta gehien aurrezteko sistemak jarriko dira, eta ura berrerabiltzea ahalbidetzen duten sistemak sustatuko dira. Planaren esparruko berdeguneak diseinatzeko, Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua hartuko da kontuan (Udalsarea 21 lan-koadernoa, 20.b zenbakia, 2017ko apirila, Eusko Jaurlaritza).
Inbaditzeko ahalmena duten espezie aloktonoen zabalkundea saihesteko neurriak hartuko dira (Buddleja davidii, Cortaderia selloana eta beste asko). Ildo horretan, kontrol-neurriak hartu beharko dira landare-espezie inbaditzailerik sar ez dadin iraulitako eta gorririk utzitako lursailen bidez (prestatutako eremuetan berehala landatzea eta ereitea, landare-lur pilaketen babesa eta abar). Era berean, espezie horien propaguluak izan ditzakeen landare-lurra bereizi kudeatzea proposatuko da.
Zenbait jarduketa egiteko, paisaia-integrazioko azterketak beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kasu horietan, eskakizun hori eremu horietako arau partikularretan sartzeko beharra baloratu beharko da.
D.6.– Kultura-ondarearekin loturiko neurriak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren arabera, zuzendu egin beharko da Planaren katalogoan aipatzen den «Babes ertaineko kultura-ondasuna» izena, deklaratzeko proposatutako elementuei buruzkoa delako, maiatzaren 6ko 6/2019 Legea aldatzen duen Euskal Kultura Ondareari buruzko 14/2023 Legean ezarritakora egokitu behar delako (2023-12-15eko EHAA, 238. zk.).
Gomendatzen da «Udal-babeseko kultura-ondasunak» izeneko zerrenda bakarrean sartzea oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak eta udal-babesa duten kultura-ondasunak. Kontuan izan behar da Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak eta haren aldaketak (14/2023 Legea, azaroaren 30ekoa) ondasun horiei dagokienez ezartzen dutela automatikoki aplikatuko direla, ondasun horietarako esku hartzeko araubide gisa, zaharberritze zientifikorako edo zaharberritze kontserbatzailerako irizpideak, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan aurreikusitakoak. Gainera, zerrenda horretan honako elementu hauek gehitzea gomendatzen da:
– Oikiako frontoia (65. zk.).
– Harategia 13 (83. zk.).
– Juan Belmonte 3 etxea (77. zk.).
Legedian ezarritako babes-irizpideei jarraituz (14/2023 Legea «Oinarrizko Babeseko Kultur Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen ondorioetarako») eta Kultur Ondare Zentroak ezarritakoei jarraituz, ondasunak Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatu arte, aplikatu beharreko esku-hartze mota zaharberritze kontserbadorea da, Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinean (Birgaitzeko esku-hartzeak) aurreikusitakoaren arabera.
Kultura Ondarearen Zentroaren babes-irizpideekin bat etorriz, gomendatzen da udal-babeseko kultura-ondasunetan baimendutako obrak gehienbat kontsolidaziokoak edo kontserbaziokoak eta apaindurakoak izatea, Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko 317/2022 Dekretuaren I. eranskinean (Birgaitzeko esku-hartzeak) aurreikusitakoaren arabera.
Bestalde, Kultura Ministerioko Kultura Ondarearen eta Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen duen bezala, Donejakue Bidean eragin negatiboa izan dezakeen edozein jarduketaren berri berehalaxe eman beharko zaio Kultura Ondasunak Kudeatzeko eta Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiari, duen Aparteko Balio Unibertsala errespetatzeko eta egindako jarduketa Unescoren aurrean justifikatzeko, 1972ko Parisko Konbentzioaren Gidalerro Operatiboen 172. eta 118.bis artikuluekin bat etorriz.
D.7.– Landa-inguruneari loturiko neurriak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuarekin bat etorriz, Planaren Araudi Orokorraren 75. artikuluak, landa-eremuetako eraikuntzei eta azpiegitura-instalazioei buruzkoak, berariaz aipatuko du sailkatzen diren azpiegitura guztien eraikuntzak eta instalazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala onartzen duen irailaren 16ko 177/2014 Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dituela. Era berean, 76. artikuluari dagokionez (Eraikuntza-erabilerak), lurzoru urbanizaezinean industria eta biltegi arriskutsuak instalatzeko posibilitea berrikusiko da.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzaren arabera, lurzoru urbanizaezineko nekazaritza-industrien erregulazioa LAGetara eta EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako LPSra egokitu beharko da. Horrez gain, indarrean dauden LAGetan lurralde-plan partzial eta sektorialei buruz ezarritako baldintzetako batzuen ildoan, gomendatzen dugu hirigintza-plangintzak aztertzea landa- eta natura-eremuak hobetzeko ekintza positiboko programak eta neurriak, eta banakako ebaluazio-sistemak barne hartzeko posibilitatea. Zehazki, gomendatzen da sar daitezela nekazaritza-jarduerak atxikitzeko jardun-programak eta abandonatutako lursailak edo desagertzeko arriskuan dauden lursailak kudeatzekoak, eta jarraipen-sistemak.
Planaren garapenak kontuan hartuko du urriaren 2ko 193/20212 Dekretuaren 5. artikuluaren aplikazioa (193/20212 Dekretua, EAEko nekazaritza-lurzorua kontserbatzeari eta haren erabilera sustatzeari buruzkoa). Horren arabera, balio agrologiko handiko lurzoruan eragina duen administrazio-jarduketa orok nekazaritza-lurzoruaren galeragatiko konpentsazio-proposamen bat jaso beharko du nekazaritza-lurren funtsen alde.
Horrez gain, proposatzen da ezen, Planaren esparruan, har daitezela neurri gehigarriak nekazaritza-jarduera sustatzeko eta hobetzeko, balio estrategiko handiko lurzoruaren galera orekatzeko, narriatutako eremuak berroneratuz, azpiegiturak hobetuz, eta Nekazaritza Lurren Funtsari lurzoru publikoak utziz.
D.8.– Aurreikusitako garapenak gauzatzen diren bitartean ingurumena babesteko neurri orokorrak.
Urbanizazio- edo eraikuntza-obretan, neurriak hartu beharko dira obretako jardunbide egokitzat jotzen direnak lur- eta soberakinak- kudeatzeko, hondakinak sortu eta kudeatzeko, induskatutako lurzoruak kontrolatzeko, eta uraren eta airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babesteko. Zehazki, neurri hauek aplikatuko dira:
– Hondakinak sortzea eta kudeatzea: obretan eta garbiketa-kanpainan sortutako hondakinak kudeatzeko, bete beharko da Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta arau espezifikoetan xedatutakoa.
Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa arautu duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuak xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.
Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek Ekonomia zirkularra bultzatzeko eta Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 21.d) artikuluan ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.
Industrian erabilitako olioen kudeaketa arautu duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatuko dira olio erabiliak.
Eraikitako hirian hiria berroneratzeko jarduketei dagokienez, amiantoa duen hondakinik edo elementurik aurkitzen bada, esku-hartzeak egin aurretik, RERAn (Amianto Arriskua duten Enpresen Erregistroa) inskribatutako enpresa batek lan-plana aurkeztu beharko dio lan-agintaritzari, onar dezan, Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu behar zaizkien segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz.
– Lurzoruak eta lurpeko urak babestea: prebentzio-neurriak eta neurri zuzengarriak ezarriko dira dagokion obra-faserako, istripuzko isurien eragina saihesteko, bereziki makinen mantentze-lanetan (obrako instalazio osagarriak iragazgaiztea, material xurgagarriak erabiltzea, etab.).
– Airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babestea: Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuari eta soinu-emisioei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko zaizkie kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduei, eta, bereziki, eta hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Errege Dekretuak aldatua) eta arau osagarrietan ezarritakoei. Halaber, egunez egingo dira lanak. Baldin eta aurreikusten bada obrek 6 hilabete baino gehiago iraungo dutela, inpaktu akustikoaren azterketa egin beharko da, egoki diren zuzenketa-neurriak zehazteko, bat etorriz urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 35.bis artikuluarekin.
– Kultura-ondarea babestea: Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoa eragotzi gabe, baldin eta Plana garatzeko edozein obratan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, lanak eten egingo dira badaezpada, eta berehala emango zaio horren berri Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailari, erabaki dezan zer neurri hartu (Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 19ko 6/2019 Legearen 74. artikuluaren 4. eta 5. apartatuak).
D.9.– Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriaren aldeko neurriak.
Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriagoak egiteko behar diren ezaugarriei dagokienez, Ihoberen «Eraikuntza jasangarrirako gida» argitalpenean jasotako ingurumen-neurri eta -jardunbide egokiak erabiliko dira, eraikinen aurrezpen eta efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien sustapena bultzatzeko. Neurri horiek alderdi hauetan behintzat eragin beharko dute:
• Materialak. Lehengai ez-berriztagarrien kontsumoa murriztea.
• Energia. Energia gutxiago kontsumitzea eta/edo energia gutxiago sortzea iturri berriztaezinen bidez.
• Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa murriztea.
• Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.
• Atmosfera. Gas-, hauts-, bero- eta argi-emisioak murriztea.
• Barnealdeko kalitatea. Barnealdeko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.
• Hondakinak. Hondakin solido gutxiago sortzea.
• Lurzoruaren erabilera. Lurzoruaren okupazioa eta iragazgaiztea murriztea.
• Mugikortasuna eta garraioa. Garraio-prozesuak gutxitzea eta pertsonen mugikortasuna hobetzea.
• Ekosistemak eta biodibertsitatea. Naturaguneen funtzioak hobetzea eta biodibertsitatea handitzea edo/eta kontserbatzea.
• Paisaia Sektorea eta haren instalazioak paisaian integratzea.
• Arriskuak eta segurtasuna. Arrisku naturalak edo antropikoak minimizatzea.
• Klima-aldaketa. Klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea.
Ahalik eta energia-efizientzia handiena lortzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko moduan diseinatuko dira eraikinak. Ahal den neurrian, «kontsumo energetiko ia nulua» duten eraikinak lortzeko ahalegina egingo da.
Era berean, argiteria publikoan ahalik eta aurrezpen eta efizientzia handiena lortzea izango da xede.
D.10.– Klima-aldaketa arintzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko neurriak.
Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren maiatzaren 20ko 7/2021 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Plana gauzatzeko proiektuak diseinatuko dira kontuan hartuta klima-aldaketaren aurrean pixkanaka eta erresilientziaz egokitzeko beharrezkoak diren neurriak.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 84. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erosketa publikoan, obra-kontratuak egikaritzeko administrazio-klausulen baldintza-agirietan eta preskripzio tekniko partikularren agirietan adieraziko da zer azpiproduktu, bigarren mailako lehengai, material birziklatu edo berrerabilerarako prestatzeko prozesuetatik eratorrien ehuneko erabili behar den haietako bakoitzerako. Gutxienez, % 40an erabiliko dira material horiek, salbu behar bezala justifikatutako arrazoi teknikoak direla-eta ehuneko hori murriztea beharrezkoa denean.
D.11.– Uren kalitatea babesteko neurriak:
Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari jarraikiz, gomendatzen da Zumaiako herriguneari buruzko araudi partikularrak (A.1.1 AC-R01) «Zumaiako portuan, N-634 inguruan, Urola itsasadarraren eskuineko ertzaren saneamendua eraikitzeko proiektua» aipatzea. Proiektu hori Sestra enpresak idatzi zuen 2021eko urrian, Zumaiako kirol-portuaren inguruko uren kalitateari irtenbide bat emateko.
E) Ingurumen-jarraipeneko plana.
Ingurumen-azterlan estrategikoak gainbegiratze-programa bat deskribatzen du, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean jasotako zehaztapenak behar bezala aplikatzen direla bermatzeko eta, hala badagokio, aurreikusitakoez bestelako ingurumen-ondorioak detektatzeko. Udalak, ingurumen-jarraipenaren kontrol-organo den aldetik, lortutako emaitzen jarraipena egingo du bi urtean behin, eta, lortutako balioen arabera, hainbat xede zehaztuko ditu Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren indarraldian betetzeko.
F) Planetik eratorritako proiektuen ingurumen-ebaluazioa egiteko gidalerro orokorrak.
Planetik eratorritako planen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa egiteko, aintzat hartuko dira lurraldearen baldintzatzaileak eta ingurumen-azterketa estrategikoan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean eta Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2021eko uztailaren 30eko Ebazpen baten bidez eginiko irismen-dokumentuan adierazten diren ingurumen-irizpideak.
Besteak beste, honako alderdi hauetan jarri behar da arreta: lehendik artifizializatuta dauden lurzoruen erabilera lehenestea, ingurumen-baliabideak era jasangarrian erabiltzea, naturagune babestuen kontserbazioa, baso autktonoak eta Europar Batasunaren intereseko habitatak errespetatzea, lurraldearen gaineko esku-hartzeak egoki integratzea paisaian, eta, konpentsazioaren aurretik, kalteen prebentzioa lehenestea.
Bigarrena.– Bi urteko gehieneko epea ezartzea, Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartzeko, ingurumen-adierazpen estrategiko hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igarotakoan, Plana ez bada onartu, ingurumen-adierazpen estrategiko honen indarraldia amaituko da, eta hortik aurrera ez du ondorerik izango. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea, non eta ez den erabakitzen ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia luzatzea. Hori guztia, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27. artikuluarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia Zumaiako Udalari jakinaraztea.
Laugarrena.– Agintzea ebazpen hau argitara dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS