Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2026ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4671

AGINDUA, 2026ko urriaren 1ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta 3/2007 Lege Organikoak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduera-esparrua arautzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen 83/2010 Dekretuaren 73. artikuluak eta Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmen Kolektiboaren 83. artikuluak ezartzen dute beharrezkoa dela berdintasun-plan bat egitea.

2016ko ekainaren 30ean, negoziazio-mahaietan Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren testua adostu zen, eta 2016ko urriaren 19ko EHAAn argitaratu zen, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren eta Erakunde Harremanetarako sailburuordearen irailaren 6ko 13/2016 Ebazpenaren bidez.

Plan horren seigarren apartatuan Berdintasunerako Batzorde Iraunkorraren sorrera ezartzen da. Batzorde horrek erreferentea izan behar du berdintasuna txertatzeko funtzio publikoari lotutako alderdietan eta eginkizunetan, eta, bereziki, plana bera ezartzeko gaietan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko uztailaren 16ko eta 2022ko irailaren 20ko Aginduen bidez, Berdintasunerako Batzorde Iraunkorraren osaera aldatu zen. Harrezkero beste aldaketa batzuk egin direnez, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea eta haren osaeraren berri ematea.

Era berean, eta EPOETBen aurreikusitakoa aplikatzeko, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen azken xedapenetako hogeita laugarrenak emandako idazketaren arabera, ezartzen da administrazio publikoek, legegintzaldi bakoitzaren hasieran, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat onartuko dutela, bakoitzak bere eremurako, eta funtzionarioen lan-baldintzei buruzko hitzarmen kolektiboan edo akordioan garatuko dela, eta bertan aurreikusitako baldintzen arabera aplikatuko.

EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planak administrazioetarako eta entitate publikoetarako indarrean dagoen araudiak ezartzen duena hartzen du aintzat, planaren lanketari eta edukiari dagokionez, lau urteko indarraldiarekin (2021-2024).

EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak lau urteko indarraldia izango du: 2025-2029.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 2. artikuluak Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra sail horri atxikitzen dionez 2.2.l) artikuluan, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko kide hauek, honela:

1.– Administrazioaren ordezkariak:

Batzordeburu titularra:

Cristina Bañales Atxirika andrea.

Batzordekide titularrak:

Alfredo Olea Pueyo jauna.

Leire Goiburu López andrea.

Ordezko batzordekideak:

D. Jon Kirru Iparraguirre Burgoa.

3.– Idazkaria:

Leire Eileen Legorburu Fernández andrea (titularra).

2. artikulua.– Hauek izendatzea Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko kide, honela:

1.– Administrazioaren ordezkariak:

Mahaiburu titularra:

Alfredo Olea Pueyo jauna.

Batzordekide titularrak:

Leire Akizu Bidegain andrea.

Maider González Ruiz de Samaniego andrea.

Ordezko batzordekideak:

Arrate Monreal Hernández andrea.

3.– Idazkaria.

Iñigo Lakarra Etxebarria jauna.

3. artikulua.– Berdintasunerako Batzorde Iraunkorraren osaeraren berri ematea, ordezkarien artean izandako aldaketak barne. Hauek izango dira batzordekideak:

1.– Administrazioaren ordezkariak:

Mahaiburu titularra:

Alfredo Olea Pueyo jauna.

Ordezko batzordeburua:

Nekane Cobos Salinas andrea.

Batzordekide titularrak:

Urko Malzarraga Berasategui jauna.

Leire Akizu Bidegain andrea.

Maider González Ruiz de Samaniego andrea.

Ordezko batzordekideak:

Arrate Monreal Hernández andrea.

Pablo Casado Pascual jauna.

Julen Cabezas Urquiaga jauna.

2.– Langileen ordezkariak:

Batzordekide titularrak:

Asunción Gómez Castro andrea.

Izaskun Guarrotxena Martinez andrea.

Maider Mateos del Pino andrea.

Pilar Olivas Hernández andrea.

Ordezko batzordekideak:

Ainhoa Mendizábal Bañales andrea.

Agurtzane Iriondo Goti andrea.

Raquel Álvarez López andrea.

Miren Itxaso Azurmendi Zofio andrea.

3.– Idazkaria:

Iñigo Lakarra Etxebarria (titularra).

Carmen García Izquierdo andrea (ordezkoa).

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Jakinaraz bekie agindu hau kargutik kendutakoei, izendatutakoei eta berdintasunerako batzorde iraunkorrari, dagozkion ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 1a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala