Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2026ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4663

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira zenbait ur-aprobetxamenduren administrazio-emakidak azkentzeko espedienteak.

Akats material bat atzeman da 2026ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko (135. zk.) iragarki batean, zeinaren bidez jakinarazten baitzitzaien litezkeen interesdunei zenbait ur-aprobetxamendutarako eskubidearen azkentzea, baina okerreko espedienteen zerrenda bat jasota haren eranskinean. Iragarkiak ez du beraz, batere ondoriorik, ezta balio eta eraginkortasun juridikorik ere.

Argitaratzen da jarraian iragarkia, eranskin zuzenarekin batera.

Uraren Euskal Agentziak zenbait emakida-eskubide azkentzeko administrazio-prozedurak abiatu ditu. Iragarki honen eranskinean prozedura horien espedienteak identifikatzen dira.

Eta herritar guztiak jakitun izan daitezen, jendaurrean jartzen da hau hogei (20) egunez, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita, hala aurreikusten baitu 163. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzekoak, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan xedatzen duena gauzatzeko, ukitua den pertsona orok aukera izan dezan espedientea aztertzeko eta egoki deritzon guztia adierazteko, 39/2015 Legeak berak jasotzen duen eran eta goian zehaztutako epean.

Espedienteak eskuragarri egongo dira adierazitako epean Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 14a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala