Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2026ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4658

lIRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan bideratutako 0000330/2026 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak xedatu du Donostiako Auzialdiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien 2. Atalera bidaltzea prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea:

0000330/2026 prozedura laburtua, zeinaren bidez errekurritzen baita Etxebizitzako sailburuordearen 2026ko uztailaren 1eko Ebazpena, zeinaren bidez ezesten baita Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2026ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen hori EB3-1034/22-LC-000 (SD3-01693/23) espedientean eman zen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interes legitimoak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Donostia/San Sebastiángo Instantziako Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, 2. zenbakiko Plazan, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2026ko urriaren 28a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.


Azterketa dokumentala