
211. zk., 2026ko azaroaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4656
IRAGARKIA, 2026ko urriaren 21ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, Dulantziko (Araba) «Arrazua Solar», «Araba FV» eta «Gasteiz Solar» eguzki-instalazio fotovoltaikoetarako, eta horiekin lotzen diren azpiegituretarako, aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikitzeko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuko adierazpenaren eskaerak jendaurrean jartzekoa.
Energia elektrikoaren produkzio, garraio eta banaketarako instalazioen administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituen Dekretuaren 10. artikuluan (martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua) eta Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 53.1 artikuluan (abenduaren 26ko 24/2013 Legea) aurreikusitako ondorioetarako, eta ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearekin (abenduaren 9ko 21/2013 Legea) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko Legearekin (abenduaren 9ko 10/2021 Legea) bat etorriz, jendaurrean jartzen dira «Arrazua Solar», «Araba FV» eta «Gasteiz Solar» instalazio fotovoltaikoei eta horiekin lotzen diren azpiegiturei dagozkien proiektuak eta horien ingurumen-inpaktuaren baterako azterketa.
● Helburua: energia elektrikoa sortzea.
● Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuko adierazpena.
● Eraginpean dagoen udalerria: Alegria-Dulantzi.
01-GE-Y-2025-00024 espedientea.
● Eskatzailea: El Pedregal Solar S.L.U.
● «Arrazua Solar» proiektua:
«Arrazua Solar» eguzki-instalazio fotovoltaikoa. Eguzki-instalazioak 745 Wp-ko 9.044 modulu eta 300 kW-ko 16 inbertsore fotovoltaiko izango ditu. Guztira 4,8 MWn-eko potentzia izango du.
3.000 kVA-ko transformadorea duten bi transformazio-zentro.
CS Arrazua Solar eta CS Particular sekzionamendu-zentroak.
Lurpeko hustuketa-linea, transformazio-zentroetatik CS Compañía sekzionamendu-zentroraino, CS Arrazua eta CS Particular sekzionamendu-zentroetatik pasatuta. 3.859,2 metro inguru luze izango da. Zangaren zati bat «Araba FV»rekin partekatuko da.
● Hustuketa-puntua: sortutako energia 30 kV-ko Gamarra-Altsasu II linean hustuko da.
● Eguzki-instalazioaren eraginpean dagoen azalera: 8,8 ha.
● Aurrekontua (BEZik gabe): Planta: 2.936.771,23 euro; Linea: 321.375,87 euro.
01-GE-Y-2025-00025 espedientea.
● Eskatzailea: Dominion Renewable 5 S.L.U.
● «Araba FV» proiektua:
«Araba FV» eguzki-planta fotovoltaikoa. Eguzki-instalazioak 745 Wp-ko 8.512 modulu eta 300 kW-ko 16 inbertsore fotovoltaiko izango ditu. Guztira 4,8 MWn-eko potentzia izango du.
3.000 kVA-ko transformadorea duten bi transformazio-zentro.
CS Araba FV eta CS Particular sekzionamendu-zentroak.
Lurpeko hustuketa-linea, transformazio-zentroetatik CS Compañía sekzionamendu-zentroraino, CS Araba FV, CS Gasteiz Solar eta CS Particular sekzionamendu-zentroetatik pasatuta. 3.772 metro inguru luze izango da.
«Araba FV» eta «Gasteiz Solar» instalazioek lurpeko hustuketa-lineari dagokion hustuketa-azpiegitura partekatzen dute CS Araba FV sekzionamendu-zentrotik CS Compañía sekzionamendu-zentrora. Zangaren zati bat «Arrazua Solar»ekin partekatzen da.
● Hustuketa-puntua: sortutako energia 30 kV-ko Gamarra-Altsasu I linean hustuko da.
● Eguzki-instalazioaren eraginpean dagoen azalera: 10,7 ha (baterakoa, Araba FV eta Gasteiz Solar-ekin).
● Aurrekontua (BEZik gabe): Planta: 2.944.476,64 euro; Linea: 342.551,05 euro.
01-GE-Y-2025-00028 espedientea.
● Eskatzailea: Cerro Bayo Renewable Energy S.L.U.
● «Gasteiz Solar» proiektua:
«Gasteiz Solar» eguzki-planta fotovoltaikoa. Eguzki-instalazioak 745 Wp-ko 8.148 modulu eta 300 kW-ko 16 inbertsore fotovoltaiko izango ditu. Guztira 4,8 MWn-eko potentzia izango du.
3.000 kVA-ko transformadorea duten bi transformazio-zentro.
CS Gasteiz Solar sekzionamendu-zentroa.
Lurpeko hustuketa-linea, transformazio-zentroetatik CS Gasteiz Solar sekzionamendu-zentroraino. 1.980 metro inguru luze izango da.
● Hustuketa-puntua: sortutako energia 30 kV-ko Gamarra-Altsasu I linean hustuko da.
● Eguzki-instalazioaren eraginpean dagoen azalera: 10,7 ha (baterakoa, Araba FV eta Gasteiz Solar-ekin) eta 3,72 ha iparraldeko eremuan.
● Aurrekontua (BEZik gabe): 2.744.769,07 euro.
Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak du proiektu horien aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikuntza-baimenaren gaineko eskumena, eta jendaurrean jarri beharko da bi proiektuen ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera (abenduaren 9ko 21/2013 Legea).
Hori guztia argitara ematen da, iragarki hau argitaratu eta 30 egun balioduneko epean, interesdunek eta, oro har, herritarrek bi proiektuen dokumentazioa aztertu ahal izan ditzaten Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edota www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/energia-minas/inicio/), eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 21a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS