Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2026ko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4655

IRAGARKIA, 2026ko urriaren 22koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik zehapen-prozedura hasi izana, arau-hauste aktaren bidez eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamenaren bidez egiaztatu direnak.

Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Bihotz Sakratuaren plaza, 5-4. solairua, 48011 Bilbao), 9etatik 14etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko urriaren 22a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

ANA BELÉN CALVO HERRERA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala