
209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4617
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-75-2026 zehapen-espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.
Aipatzen den ebazpen-proposamenaren jakinarazpen pertsonala ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Artikulu horretan ezarritakoa betez, jakinarazten da 2026ko irailaren 9a ebazpen-proposamena eman zela 60325942R dokumentu-zenbakidunari irekitako SAN-01A001-75-2026 zehapen-espedientean, eta, haren arabera, egozten zaiola apirilaren 27ko 4/2023 Legeak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarenak, 141.1 artikuluan tipifikatzen duen arau-haustea.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek eskuragarri dute ebazpen-proposamenaren eduki osoa Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan (Santiago Etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), eta 15 eguneko epea hura kontsultatzeko eta egoki deritzeten alegazioak aurkezteko.
Hau argitaratuta jakinaren gainean jartzen da eranskinean aipatzen den interesduna, jakinarazpen-balioa baitu harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 21a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS