Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4612

171/2026 DEKRETUA, urriaren 13koa, Koopera Servicios Sociales y Formación S. Coop. de Iniciativa Social gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluak xedatzen duenez, gizarte-interesekotzat jo ahal izango dira gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –baldin eta arauz zehaztutako baldintzak betetzen badituzte–; hain zuzen ere, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egindako ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop. de Iniciativa Social elkarteak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak adierazi bezala, Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop. de Iniciativa Social 2015. urtean eratu zen. Elkarteak helburu hauek ditu:

a) Edozein motatako gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonen eta kolektiboen gizarteratzea sustatzea, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetuz.

b) Laneratzeko eta gizarte-ekimeneko enpresen sorrera eta hazkundea sustatzea.

c) Komunitateari laguntza- eta gizarte-zerbitzuak ematea, hezkuntza-, kultura-, osasun- edo gizarte-izaerako beste jarduera batzuk eginez.

d) Gaur egun gizarte-zerbitzuen sare publikoan dauden baliabideak, publikoak zein pribatuak, ahalik eta gehien indartzea, egitura hori ahalik eta errentagarriena izan dadin, gizarte-ekintzaren dinamizatzailea eta koordinatzailea den aldetik.

e) Ekonomia soziala eta solidarioa sustatzea.

f) Enpleguaren sorreran esplizituki eragitea, langabezia eragin duten faktoreak salatuz, ekimen zehatzak babestuz, biztanleria oro har kontzientziatuz, elkartasuna sustatuz, lan-harreman bidezkoagoak azpimarratuz, egungo ereduan eta pentsamolde ekonomikoan aldaketak ahalbidetuko dituzten elementuak sartuz.

g) Boluntariotza eta, oro har, gizartea sentsibilizatzea, lankidetzan aritzea eta gizartean parte hartzea inguruneko gizarte-arazoak konpontzeko.

h) Garapen sozial globala eta integrala bilatzea, beste herri batzuekiko garapenerako lankidetzaren bidez eta bidezko merkataritzako eta merkataritza solidarioko praktikak bultzatuz.

i) Ingurumena defendatzea eta garapen ekologikoa sustatzea.

Elkarteak ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu duenez, 2019. urteaz geroztik etenik gabe jardunean dihardu Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten ditu eginkizun horiek.

Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urriaren 13an egindako bikuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop. de Iniciativa Social elkartea gizarte-interesekotzat aitortzea, egiten dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzen duelako.

2. artikulua.– Koopera Servicios Sociales y Formación, S. Coop. de Iniciativa Social elkarteari deklarazio honen berezko eskubideak aitortzea, zeinak Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan jasota baitaude.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 13an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala