Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4611

170/2026 DEKRETUA, ekainaren 13koa, S.O.S. Racismo Gipuzkoa – Gipuzkoako S.O.S. Arrazakeria gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluak xedatzen duenez, gizarte-interesekotzat jo ahal izango dira gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –baldin eta arauz zehaztutako baldintzak betetzen badituzte–; hain zuzen ere, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egindako ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du S.O.S. Racismo Gipuzkoa – Gipuzkoako S.O.S. Arrazakeria elkarteak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak adierazi bezala, S.O.S. Racismo Gipuzkoa – Gipuzkoako S.O.S. Arrazakeria 1993. urtean eratu zen. Elkarteak helburu hauek ditu:

«Indibidualki, kolektiboki edo instituzionalki gertatzen diren diskriminazio (larruazalaren koloreagatik, jatorriagatik edo arrazoi kulturalengatik), eta segregazio guztien aurka borrokatzea; arreta berezia jarrita jatorriaren eta genero-identitatearen arteko elkargunetik eratorritako diskriminazio anizkoitzari. Aitzitik, tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu, pertsona guztientzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten direnak. Gure ustez, positiboa da hainbat kultura egotea, eta gure gizartean dauden pertsona eta pertsona guztien kultura askatasunez garatzeko eskubidea eta errespetua defendatzen ditugu.»

Elkarteak ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu duenez, 2021. urteaz geroztik etenik gabe jardunean dihardu Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batez ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten ditu eginkizun horiek.

Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urriaren 13an egindako bikuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– S.O.S. Racismo Gipuzkoa – Gipuzkoako S.O.S. Arrazakeria elkartea gizarte-interesekotzat aitortzea, egiten dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzen duelako.

2. artikulua.– S.O.S. Racismo Gipuzkoa – Gipuzkoako S.O.S. Arrazakeria elkarteari deklarazio honen berezko eskubideak aitortzea, zeinak Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan jasota baitaude.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 13an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala