Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4608

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko urriaren 30ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Laudioko eta Aiarako udal-mugarteetan (Araba) Ferosca I parke eolikoa eta hari lotutako azpiegiturak egiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena (Ferosca Wind S.L.U.k sustatutako proiektua da).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen du argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko hala egitea komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egin behar du zuzenketa egiteko eskaria.

Bada, horrelako hutsak aurkitu dira Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2025eko urriaren 30eko Ebazpenean (2026ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 8. zk.), zeinaren bidez formulatzen baita Laudioko eta Aiarako udal-mugarteetan (Araba) Ferosca I parke eolikoa eta hari lotutako azpiegiturak egiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena (Ferosca Wind SMUk sustatutako proiektua da), eta dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenaren 2026/127 (48/52) orrialdean, ebazpen-zatiko bigarren puntuaren 3. apartatuan, «Sustatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa»,

hau dio:

«Dokumentazio hori guztia ebazpen honetako bigarren apartatuaren 5. puntuko jarraipen-batzordeko kideen eskura jarriko da. Bigarren apartatuaren 3.4 puntuan daude jasota ingurumen-organoaren onespena behar duten dokumentuak, betiere ebazpen honetako bigarren apartatuaren 3.4 puntuko jarraipen-batzordeak balioetsi ondoren. Kasuak hala eskatzen badu eta dokumentazio guztiari dagokionez, ingurumen-organoak zer zuzenketa behar diren jakinaraziko dio sustatzaileari, eta jakinaren gainean jarriko du organo substantiboa.»

Baina hau esan behar du:

«Dokumentazio hori guztia ebazpen honetako bigarren apartatuaren 5. puntuko jarraipen-batzordeko kideen eskura jarriko da. Ingurumen-organoaren onarpena behar duten dokumentuak, jarraipen-batzordeak ebazpen hau balioetsi ondoren, bigarren apartatuaren 2.9 puntuan daude jasota. Kasuak hala eskatzen badu eta dokumentazio guztiari dagokionez, ingurumen-organoak zer zuzenketa behar diren jakinaraziko dio sustatzaileari, eta jakinaren gainean jarriko du organo substantiboa.»


Azterketa dokumentala