
209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4607
AGINDUA, 2026ko urriaren 22koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez (2026ko maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.), Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako deialdia egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur- eta gazte-literatura, euskarazko literatura-itzulpena, literatura-lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.
2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2026ko Euskadi literatura-sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:
– Euskarazko literatura: Ixiar Rozas Elizalde, 2025ean Consonni argitaletxeak argitara emandako Narrugorrik izeneko literatura-lanagatik.
– Gaztelaniazko literatura: Eli Tolaretxipi Lertxundi, 2025ean Trea argitaletxeak argitara emandako Cuerpos pasajeros izeneko literatura-lanagatik.
– Euskarazko haur- eta gazte-literatura: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, 2025ean Denonartean argitaletxeak argitara emandako Zurtz izeneko literatura-lanagatik.
– Euskarazko literatura-itzulpena: Matias Mujika Franco de Medinaceli, 2025ean Balea Zuria argitaletxeak argitara emandako Odisea izeneko lanaren itzulpenagatik.
– Literatura-lanaren ilustrazioa: Kike Ibañez Fernández, 2025ean A buen paso argitaletxeak argitara emandako El diablo sobre ruedas izeneko lanagatik.
– Euskarazko saiakera: Jon Gerediaga Goitia, 2025ean Pamiela argitaletxeak argitara emandako Izena eta izana: (hitz poetikoari buruz) izeneko lanagatik.
– Gaztelaniazko saiakera: Mikel Ayestaran Ayerra, 2025ean Península argitaletxeak argitara emandako Historias de Gaza: la vida entre guerras izeneko lanagatik.
Sarituek, aipatutako 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro gordin jaso ahalko dituzte goian esandako aginduan jasotako egitekoak egin ostean (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 22a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS