Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4602

IRAGARKIA, 2026ko urriaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan aldi baterako lan-kontratudun langileen lan-poltsak eratzeko oinarri orokorren onarpena argitara ematen duena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan aldi baterako lan-kontratudun langileen lan-poltsak eratzeko oinarri orokorrak onartu direla argitara ematen da. Oinarrien testu osoa eskuragarri dago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus).

Dagokion lan-poltsan sartzeko eskabideak aurkezteko epea iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko azaroaren 20an amaituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala