Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4599

2668/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zainketa Kritikoen eta Ebakuntzaondoko Zainketen Eremu Klinikoko (Bizkorketa, Anestesia Ondoko Bizkorketa Unitatea eta Mina Tratatzeko Unitatea) Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko burua aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 20ko 1163/2026 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakaoko ESIko Zainketa Kritikoen eta Ebakuntzaondoko Zainketen Eremu Klinikoko (Bizkorketa, Anestesia Ondoko Bizkorketa Unitatea eta Mina Tratatzeko Unitatea) Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buru lanpostu bat lehiaketa bidez hornitzeko deialdia argitaratu zen (EHAA, 99. zk., 2026ko maiatzaren 28koa, eta BOE, 139. zk., 2026ko ekainaren 8koa).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Unai Ortega Mera jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Zainketa Kritikoen eta Ebakuntzaondoko Zainketen Eremu Klinikoko (Bizkorketa, Anestesia Ondoko Bizkorketa Unitatea eta Mina Tratatzeko Unitatea) Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Unai Ortega Mera jauna Zainketa Kritikoen eta Ebakuntzaondoko Zainketen Eremu Klinikoko (Bizkorketa, Anestesia Ondoko Bizkorketa Unitatea eta Mina Tratatzeko Unitatea) Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2026ko urriaren 6a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala