Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2026ko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4598

EBAZPENA, 2026ko urriaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu diren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, 2026ko urriaren 14ko Ebazpenak, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituenak.

Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2026ko urriaren 15ean jarri direla Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko urriaren 14ko Ebazpenak, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituztenak.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, aurka egin nahi izatera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala